• 1
  • 2
hurrengoa
THIEVERY CORPORATION, eighteenth street lounge music/red musical kristoff sareky   Thievery Corporationen lan berria "The Richest man of babilon" taldearen heldutasunaren isla dela aipatzen dute Eric Hiltonek eta Rob Garzak The Balde aldizkariari eskaini dioten elkarrizketan. "The Mirror Conspiracy" diskoaren harreraren ostean (350.000 kopia saldu zituzten mundu osoan) lan berri honetan rock, dub, sikodelia, latin eta musika elektronikoa dira nagusi. ERIC HILTON eta ROB GARZA
Hainbat hizkuntza sartzeaz gain, ematen du gero eta garrantzi gehiago ematen diezula abestien letrei. Funtsean, zer da zuen abestiekin esan nahi duzuena?
Kantuetako letrak gero eta pisu gehiago ari dira hartzen. "State of the union" eta "Richest man" abestietan bezala kontzientzia politikoa eta soziala nabarmena da. Egungo giroa dela eta, letrei garrantzi gehiago eman nahi genien.

Noiz eta nola sortu zen taldekoen arteko erlazio musikala?
Gu lehen aldiz 1995an elkar ezagutu ginen, bion laguna zen pertsona batek aurkeztu ondoren. Gure eragin musikalak izaten genuen hizpide, zeinak garai horietan ez ziren egungo eszenan daudenak. Beraz, gu saiatzea erabaki genuen eta musika egiteari ekin genion. Eta hemen gaude ia 8 urteren buruan.

Nondik datorkizue bossa nova edo jazz latinoa bezalako erritmo beroen zaletasuna?
Musika hau beti fina, ederra eta polirritmikoa suertatzen da. Ni musika honekin inguratua hazi nintzen, baino gerora berreskuratu nuen nire nerabetasunaren azkeneko urteetan.

Zuen musikak ere ekialdeko kultura musikalaren ukituak ditu. Musika elektronikoa izan al daiteke printzipioz nahiko aldenduak dauden musika ezberdinen arteko topalekua?
Nik uste dut musika guztiak direla ideia, estiloa eta kultura ezberdinen isla. Eta ez hori bakarrik, baizik eta guztien artean eraginak izan dituztela, nahiz eta Elvis izan, Manu Chao edo Joao Gilberto.

Nora joan dezake beraz musika elektronikoak?
Gu guztiok joan behar dugun toki berdinera... INFERNURA (brometan ari naiz).

Nola egiten duzue zuen abestiak sortzeko eta konposatzeko bidea?
Abesti guztiak modu ezberdinean garatzen dira, horregatik hain zuzen nik gehiago disfrutatzen dut musika egiteko erabiltzen dugun metodoarekin. Inspirazioa hainbat lekuetatik etortzen ahal da; erritmoetatik zein instrumentuetatik zein ahotsa batetik. Edonondik.

"Sounds from the Verve Hi-Fi" diskoan bada arkeologia musikala egiteko nahia, hau da, gazte jendeak gogoratzen ez dituen hainbat artista berreskuratzeko helburu bat?
Norbaiti gogora ekarriko bagenio musika mota hau, nire ustez atenporala dena, hori soilik gauza polita izanen litzateke gure ustez.

Hainbat lekuetatik egongo zineten musika jartzen...
Leku guztietatik. Gehiegi dira hemen esan ahal izateko, eta gainera orain ez dut nostalgikoa jarri nahi.

Zer nolako aukerak ikusten dizkiozue orain aurkezten ari zareten lan berri honi, "Mirror Conspiracy"-k izan zuen harrera ona ikusita?
Guk beti gehiegi ez itxarotea nahigo izaten dugu, horrela gehiago disfrutatzen da.