laburrak
hurrengoa

KONTZERTU AFITXAK

Irratiformuletan entzuten ez diren rokanrol taldeek xarma berezia izaten dute. Ez dira negozioagatik soilik mugitzen eta askotan ez dute diskorik grabatzen. Astebururo zuzenekoetan izerdia bota eta ongi pasa araztea da euren helburua. Kontzertu hauek iragartzen dituzten afitxak bildu eta zuzeneko musika hori irudikatzeko erabilitako arte zatiak gorde dituzte Gig Posters VOL1 liburu ederrean.

hurrengoa

PLASTIKOZKO LORATEGIAK

Lea Turto artista finlandiarrak, bere lanarekin, natura eta birziklatze prozesuen inguruko hausnarketa eskaintzen digu. Hiriko lorategietan egiten ditu bere interbentzioak. Plastikozko koilara zuriak hartuta, elementu organiko eta ez organikoak batuaz natura berriak sortzen ditu.

hurrengoa

NORBAIT EZAGUTU

Komikira itzuli da, bestetik inoiz "monigoteak" marrazteari utzi ez dion Pernan. Modu xume eta originalean moldatu du egun hain modan dauden blog, fotoblog eta "internet diario" generoa. Jendeak bere bizitzaren komeriak kontatu behar badizkigu, saiatu dadila behintzat, kasu honetan bezalaxe, originala eta entretenitua izaten.

hurrengoa

PSILOCYBENEA

Arduradunei, merezi duten moduan sekula eskertuko ez zaien beste proiektu horietakoa da Psilocybenea. Hondarrabitik Irunera doan bidean dagoen arrosa koloreko P handia duen eraikinean ( ez, ez da pentsatzen duzuen klub horietako bat) kontzertu aretoa, grabaketa estudioa, entsegu aretoak eta diskoetxe bat topatuko dituzu. Hura ezagutzeko aitzakia ederra apirilaren 18an duzu. Artoartian festa antolatu dute Gora Japon eta Akazauzte taldeen zuzeneko emanaldiarekin.

hurrengoa

MAIATZA ROCK BURLATA

Burlatako peña Euskal Herrian antolatzen den musika jaialdia bueltan da. Giro rokanroleroa izaten da peña honek duen egoitza berezian. 14. edizioa izango da aurtengoa eta horrek inguruko jaialdi beterano eta aitzindarien artean kokatzen du. Horri gainera kutsu herrikoia eta debaldeko kontzertuen eskaintza gehitu behar zaio. Aurtengo kartelean talde piloa dago konfirmatzeke, baina aurreratzen dugu Iñigo Cabezafuegoren mila proiektuen artean azkena izango dugula oholtza gainean: Bizardunak

hurrengoa

BREAKONSTAGE

Europako break dance lehiaketarik garrantzitsuena da. Eta ez zaigu ahoa berotu Bilbon ospatzen delako soilik. Azken urteotan gehien hazi eta garatu den lehiaketa izateaz gain ikusle ugari bildu eta nazioarteko breakdance talde onenak ekartzen dituelako ausartzen gara halakorik esaten. Kale arte jarduera ezberdinak biltzen dira gainera jaialdi hau ospatzen den egunotan. Ezinbesteko zita!

hurrengoa

LEIOAKO UMORE AZOKA (Maiatza 21-24)

X. ediziora iritsi da kale artistak biltzen dituen jaialdia. Leioakoak aukera paregabea eskaintzen die programatzaile eta ikusleei, konpainien azken lanak ikusi eta haiekin harreman zuzena izateko. Makina bat konpainia pasa da eta bertan ikusi ahal izan dira lehenengoz gerora ezagun eta arrakastatsu bihurtu diren hainbat antzezlan. Udaberriaren etorrerarekin bat kaleak antzerkiz betetzen zaizkigu.

hurrengoa

ANTONY AND THE JOHNSONS (Maiatzak 5)

Txori gisa aurkeztu zuen bere burua lehen diskoan. Bigarrenean argia negarrez jarri du. Nola definitu dezakegu azken urteotan ahots eta izaera bereizgarriarekin nabarmendu den fenomeno musikala? Zaila da. Donostian eskainiko duen kontzertura joateko thebaldetar batzuk aspaldian erosi genuen sarrera, beste batzuk ordea oparituta ere ez lirateke joango...

hurrengoa

AZKENA ROCK (Maiatzak 14-16 aurrera)

Azkena Rock-ek datak aldatu ditu. Uda amaierako jaialdia izatetik uda haserakoa izatera pasa nahi du. Honez gero ezaguna da musika jaialdi erraldoien artean artistak eskuratzeko existitzen den guda gordina. Ez dakigu noiz amaituko den zuzeneko jaialdi erraldoien moda hau, baina irauten duen bitartean, dinosaurioz betetako talde eta "revival"-en artean topatzen da, batzuetan, talde berri eta interesgarririk.

hurrengoa

ARTISTA BERRIEN LEHIAKETA ( Apirilak 21 Maiatzak 30)

Artista Berrien XLIII. Lehiaketako finalista eta irabazleen lanak ikusteko aukera izango dugu Koldo Mitxelena erakusketa aretoan. 35 urte bete ez duten artista berrien azken proposamenak klasiko bat bihurtu dira honez gero. Urtero, muturreko erreakzioak sortzen dituzten lan ausartetaz gozatzeko edo eta gogaitzeko aukera eskaintzen digu KM-k. Ez galdu, lagunartean edo gurasoekin eztabaidatzeko aitzakia ederra izango duzu.

hurrengoa

MUNDUARI BIRA DOAN

Izenburu horrekin aurkeztuko da apirilean Somuga ekoiztetxeak egin duen animaziozko luzemetraia. Munduari bira 80 egunetan Jules Verneren klasikoaren usaina badu ere, bai mamian, bai eta irudi aldetik guztiz garaikidea eta eroa den istorioa kontatuko digu Banano, Betty Belu eta abarrek...

hurrengoa

MONTEHERMOSO

Gasteizko kulturgunean Living Together: elkarbizitzarako estrategiak erakusketak bizirik darrai. Ez delako soilik artelanak paretetan zintzilikatzea. Apirilak 22an Thomas Acton-ek, ingeles erromani ijito ibiltariekin izandako esperientziaz mintzatuko da. Maiatzak 8an Eva Illouz-ek Intimitate hotzak: Emoziozko kapitalismoaren sorrera liburua aurkeztu eta hitzaldia emango du.