• 1
  • 2
hurrengoa
letagin txuri txo!?   Beti ere pentsatu izan dugu Jack Londonek sortutako txakurtxo hau azkarra eta fidela zela. Hona hemen bertsio atipiko bat, fidela eta xamurra bai baita bihotzbera eta intentzio zintzoz beterikoa ere, baino letagin honek ez dauka azkartasunik, ala bai?
Dario Adanti berak zera esaten du: "Orri hauexek ez ditugu Jack Londonen pertsonaiari eginiko burla bezala ulertu behar, baizik eta desprendimendu askea moduan, eta ekintza aske oro bezala ergelkeriz eta zentzu faltaz beterikoa".
1994. urtean sortutako Kolmillo honen bilduma honetako orriak Buenos Aireseko Página/12 egunkariaren Sátira/12 gehigarrian argitaratutakoak dira ia bere osotasunean. Umore surrealista eta ergela logika pisutsuenarekin nahasten dira komiki honetan. Kolmillok bizitako abenturak irrigarriak dira oso baino albuntxo honek daukan bitxikerietako bat zera da: Kolmillok bizitako gag bakoitzeko (bat orrialdeko) tiratxo txiki bat aurkitzen dugu orrialdearen bukaeran eta bertan oso pertsonaia xelebreak: La Pulga Domínguez, El Hueso Alberto, Número Town eta Filisberto Letraset, non autoreak bere txisterik grafikoenak egiten dituen, hezur, arkakuso, hizki eta zenbakien irudi ikonikoa erabiltzen dituelarik txistea sortzeko.
Hona hemen ba Inrevés edicionsek bere Medio Muerto bilduman argitaratutako azkenengo bitxikeria, ez galdu bistatik ez editoriala ezta bilduma ere.
Baietz Kolmillo Blanco ti-ta batean irakurri!