• 1
  • 2
hurrengoa
photoshop tenisa txo!?   Ba al daukazu ordenagailurik etxean? Interneterako konexioa? Irudiak tratatzeko programa? Galdera guzti hauei baietza eman badiezu zorionez zabiltza, photoshop tennis deritzoten kirol berri honetan joka baizaitezke. Jokalari ez izatekotan, berdin berdin liluratu zaitezke ikuskizunaz. Kirol berri bitxi honetan jokalari (sortzaile akaso) bakoitzak geruza berri bat gehitzen dio irudiari, aurrekoak eginikoari erantzunez, osatuz, zapuztuz edo probokatuz.
Egia esanda ez dakit zergatik esaten dioten tennis; beno bai, pilota-argazkiaren joan eta etorria dela eta, baino akaso photoshop konbatea deitu beharko lukete... edo dantza, batzutan arerioek ez dute haien agresibitatea argitara ateratzen, ez dute jokoa burrukan oinarritzen eta baten irudiak bestearekin osatzen doaz, gero eta artelan finago eta osatuagoa sortuz. Snif, zein polita! Batzuen esanetan photoshop tennisa ariketa bisual hutsa baino gehiago da, lan merkatu lehiakor batean diseinurako zure gaitasuna eta baliabideak erakusteko gunea da, baino tira, nik uste jendeak gehio jokatzen duela dibertitzearren, jendeak partiduak jokatu eta ikusten ditu interesgarriak direlako. Diseinu hutsagatik diseinatzen da, eztago bezerorik, ezta eskaerarik ere, bakoitzak nahi duena egiten du.
Ez dago arau finkorik, jokoak ez dauka bukatzeko momentu jakinik, bi jokalarik irudi kopurua ezarri dezakete aurretik edota batek errenditu, zein aspertu eta bertan behera utzi. Askotan jendearen bozketak erabakiko du zein den irabazle. "Partidu bakoitzean diseinatzaileek jokoaren kontzeptuaren ikuspegi ezberdinak nola erakusten dituzten ikustea liluragarria da" dio Jim Coudalek, tennis honen sortzaileetariko bat. Hain zuzen ere haien webgunean aurkitu daitezke partidurik erakargarrienak.
Kirol berriak abantailazko pare bat ezaugarri ditu, batetik ez da izugarrizko teknologia behar, ez behintzat behin ordenagailua izanda, ez da plug-in berezirik behar ezta ordenagailu potente eta interneterako koneksio azkarrik ere. Bestalde irudiak erabiltzen dituztenez hitzak erabili beharrean, mundu zabaleko edozein lekutako pertsonek jolas dezakete, haien hizkuntza zein den axola gabe.
Hum... Etxean aspertua? Tira, ez izan nagiak, hartu paper bat eta bi arkatz eta jokatu paper tenisean. Bestela? aukeratu The Balderen irudiren bat, gogoko zein gorrotagarri, eta sartuiozu eskua, gu hemen gaude: info@thebalde.net

Ez da gauza konplikatua. Jokalari batek edozein irudi sortu eta bere sakea prestatzen du, zuzen eta bortitza edota alderatu eta xamur, ez da zertan pilota marra txurien artean sartu behar, baino zure arerioa harritu eta sorprenitu beharko duzu, haren eskuak izoztu eta burmuina moteldu dadin, zure sakearen ostean haren buelta dator, beste jokalariak zure irudiari kaƱa sartuko dio eta batek daki zeinen alde joango den abantaila.

Jokoak: