audioa arkaitz villar
hurrengoa

Olimpic

Dirty towels·Discos Fever

zalaren kolore fluoreszentea ikustea besterik ez dago barruan aurkituko duguna ulertzeko. Doinu urbanoa, baina batez ere dantzalekura begira dagoena da Olimpic talde bilbotarrak eskaintzen diguna. Hamaika kantu sintetizadoreen erritmo dantzagarri eta 80ko pop ilunenenaz beteta. "Teacher" edo "One night at the disco"-k hiritik gauez mugitzen lagunduko zaituzte.

hurrengoa

Munlet

Pong·Bi Batean Diskak / Screaminguy

Munduan proiektu bakarra da ACDC, Nuevo Catecismo Católico, Eskorbuto edo Cancer Moon bezalako bandak batzeko gai. Mendaron sortua da eta Munlet du izena. Estilo eta talde ezberdinen musika ulertu eta euren ikuspuntura moldatzeko duten gaitasunagatik txalotu nahi dugu Munlet. Kantu eta talde handiak, bertsio handietan. Euskal Herriko gazte sonikoak!

hurrengoa

Ama

Exposición permanente·Autoekoizpena

Ama donostiarrek poparen alderdirik pertsonalena lantzen jarraitzen dute. Lan berri honetan dantzalekura salto egiten ere ausartu dira, edo dantzalekuan salto egiten, bi oinen gainean erori eta ohiko kantu sorta sendoa eskaintzeko. Eguneroko bizitzan topatzen ditugun kezka existentzialek betetzen dituzte kantuok, eta askotan haiei aurre egiteko irteera erakusten digute. Bada esperantzarik oraindik!

hurrengoa

Buraka Som Sistema

Sound of kuduro·Fabric/Pias

Joan den urtean argitaratutako "Black Diamond" indartsutik datoz ep berri honetako doinu eta kantuak. Buraka Som Sistema Angola eta Portugal artean banatuta dagoen proiektua izanik, beste inork baino hobeto nahastu ditu Afrikako indarra kaleko bizitasunarekin. Doinu bortitzak, txantxa gutxirako eraikiak eta beti ere ipurdia mugi araziko dizutenak.

hurrengoa

Leda tres

Mis operaciones habituales·Origami Records

Cadizko taldearen bigarren diskoak lehendabizikoaren ildo bera jarraitzen du: egile pop kantu sendoarena. Ondo landu eta konpondutako abesti hauekin aurreko proposamena berretsi dute. Gaztelaniaz abestuta, besteak beste, "Mis operaciones habituales" eta "Soy un forzudo antiguo" kantuetan hazi egiten dira eta erretzera heltzen ez den bidaia eguzkitsua eskaintzen dute.

hurrengoa

Pajaro Sunrise

Done/Undone·Lovemonk 2009

Bi zatitan banatu du Pájaro Sunrise-ek lan berria : Done eta Undone. Lan bikoitza da eta guztira hogeitabi abesti biltzen ditu. Kitarra akustiko eta oinarri elektroniko leunez osatutako kantuek, Yuri Méndezen kezkak biltzen ditu. Bakarrik eta taldearekin sortu dituen pieza hauek azaletik barrura bidai egiten lagunduko digute.