hurrengoa
fun-tsak in da shakatak txo!?   I  txisti+funtsak Duela hilabete batzuk Iruñean aukera berriak sortu ziren “club-culture”-aren inguruan. Iruñeko gauak itxaropen berrituak zituen; Fun-tsak (creativity unlimited area) abian jarri zen.
Ez da orain arte geldirik zeudenik, baina oraingo honetan azpiegitura sortzea erabaki eta horren inguruan biltzeko parada eskaini zioten dj, artista multimedia, diseinugile, dekoratzaile, bideosortzaile, dantzari, antzezle eta artista ezberdinen abar luze bati. Fun-tsak sortu eta bultzatzen duten talde jakinik badago noski, baino Funts-ero izan, edozein izan daiteke, haiengana hurbildu eta prestatzen dituzten jai eta ikuskizun ezberdinetan zure ilusio, esfortzu, eta ezagupenak jarriz gero, Funtsero zaitugu. Haien ikuskizunetan disziplina orok dauka lekurik.
Beraien lehendabiziko ekimen ikusgarriarekin Iruñeko igande arratsaldeak funtsaz jantzi zituzten, hor nonbait, Niza tabernan antolatutako chill out sesioekin. Oraingo honetan jaia bere osotasunean antolatu zuten Artsaian. Bi aretoak profitatuz, bi giro, bi espazio, bi area sortu zituzten: Fun-area eta Tsak-area, mamboa eta lasaitasuna.

Fun-arean: dj’ak zuzenean, proiektatutako irudi andana bortitzak, puntako dekorazioa, bizi biziko action painting, eta Fun-Tsaken irudi eta logoak han hemenka.
Harritzekoa Artsaia inoiz horren jantzia ikusi izana.

Tsak-arean: dj gustagarri lasaiak, Ai Laket!eko jendea (zure drogen kalitatea neurtzen) eta bere 2. urtemuga bete duen Nicoletteko jendea girotu eta dekoratzen. Sarreran, El Marigüanok eta The Baldek irakurtzekorik eskaini zuten.
Kasu! Fun-tsakek ez dauka ipurdia geldirik uzteko intentziorik.