hurrengoa
keinuak eta denbora. "Infinitua paperezko orri batean datza" blanca oria   Gure eguneroko gauzei, gurekin bizi diren eta inguratzen gaituzten objektuei, gehienetan sumatu gabe, buelta eman al dakieke? Euren testuingurutik atera al ditzakegu? Berregin al ditzakegu? Objektu horiek denbora eurengan nola pasa den ikusi dute eta arrastoa utzi dute ildo baten itxuran egurrean edo tinta inprimatua aluminiozko xafletan, inprimaki baten jatorri izaki. Posible ote da objektu hauek baztertzea? Edo birziklatzea? Edo bilduta gordetzea? Angel Arbek moztu eta itsatsi hitzen atsegina ordenagailuek termino hauek esamolde bilakatu aurretik aurkitu zuen. Guraizeetan bere buruaren luzapena eta tresna erraz, garbi, isil eta zehatza aurkitu zuen. Txoko bat, mahai bat, aulki bat nahikoa zen etxeko edozein espazio artista baten estudio bihurtzeko. Paper inprimatua egunerokoa den kontsumo errazeko ondasuna da. Guraizeak tresna bakuna dira, eskuragarriak, uneoro euretaz baliatzeko prest daudenak. Bai bata, bai bestea konposatu duen “Estrategia” lanean, bere azken erakusketan, moztu eta itsatsiz konbinatzen dira. Nolabait definituz, gure tolestura, gure zimur eta gure keinuekin gizaki itxura hartzen duten patrika baten barnean, alkandora baten lepoan, lentzeria pieza baten farfailean (enkajean), mahuka batean, estaltzen gaituzten oihal zati txiki (txatal) horietan ezkutatzen diren iradokizunetan zeharreko ibilbidea da “Estrategia”.
Batzuetan oihalak eurengana bihurritzen dira, beste batzuetan eurekin beraiekin aurkitzen dira eta papar-hegalak, modu sumaezinean, alkandoraren lepoa urratzen du. Hala ere, azalak bere nortasuna aldarrikatzen du, biltzen gaituenak geure burua, geure mugimenduak, geure makurtzeko eta espazioan pausatzeko erak irudikatzen ditu. Txatal horren atzean gizabanako bat, jarrera bat, egoteko eta izateko era bat dago; atzean artazi isil hori sumatzen da eta artistaren begirada beharrezkoa du.
Txatal, gizabanako eta artistak bat egiten dute denboraren erlojuen gainean pausatzeko. Bai urteak eta egunak irakurri daitezkeen zirkulu zentrokideak dituzten egur zati itxuran, bai papera inprimatzerakoan behin eta berriz pasa den tintaztatutako xafla metalikoen itxuran. Honela, gizakia eta denbora, berehalako keinua eta bizi izandakoa gainjartzen dira; hauek bateratzeaz gain, argazki eta collage pertsonal eta berezi bihurtzen dira.
“Estrategia” mugimendu borondatez sortu da, gainera. Erakusketak Tolosan, Aranburu Jauregian, ekin zion bere bideari. Apirilaren 12tik maiatzaren 12ra ikusgai egongo da Iruñeko Gotorlekuan eta abenduan Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoan. Angel Arbek, oro guztien adierazpen gisa, minimoarengatiko aldarria finkatzen du eta bere katalogoa honakoa esanez zabaltzen du: "Infinitua paperezko orri batean dago". Bere lana bezala, sotila bezain zehatza den asmoen adierazpena da.