hurrengoa
"komertzial txar guzti hauei ez diegulako ostiarik emango" txuma   123 graffiti klana. Frantsesa eta hiphoperoa. Brasil, bronx edo tokian tokiko pareta-zirriborrolariak lagun dituztela. Hip hop musika eta proklamak webgune guztian. Scien, Klor, Skam, Dean, Sper, Reso eta Meric. Estiloa, mezua omen da. Estiloa: esistentzialismoaren aurrean hartu beharreko joera. Bizitzak jantzi behar duen soinekoa. Webgunearen musikari ez diot letrarik jarriko. 123koek diote:
"123 klana graffiti talde bat da funtsean. Batasuna da gure indarra eta estiloa gure arma. Guztiendako sare zabal batetan sinisten dugulako. Komertzial txar guzti hauei ez diegulako ostiarik emango. Kabroiak! erabakitzeko aukera guk hartu dugulako. Propaganda bisualean sinisten dugulako. Ez daukagu ezer frogatzeko, erakusteko zerbait baizik".
Kaletik webgunera ekartzen dizkigute beraien graffitiak. Batzuk metamorfosia jasango dute digitalizazioan. Kapulua ireki eta nabigatzera aterako dira munduan zehar.
Webgunean WARpapers-ak eta deskFORCE-ak ikusiko dituzu edo Bruce Lee-ren abiadarekin eta Rocky Balboaren bortizkerierekin kolpatu. “Alde ilunaren” webgunea omen da. Vaderrek atsegingo ote luke. Badauka beraz beharrezko “demode” dosia. Guztion iturrietatik edaten dute hauek ere.
Kaleko graffitiak diseinu grafikoarekin nahastu dituzte. Sakrilejioarekin, erabatekotasunaren eta estilismoaren arteko oreka lortu dute. Oreka hau puskatzea ez da zaila izango ordea. Bitartean gozatu eta haiek bezala agurtuko naiz:
Zuri begira gaude!
Jantzak kaka hau!!!

www.yenz.com
Aspaldiko flash webgunea. Irabaz daitekeen guztia irabazi du. Joko interaktibo bat da honakoa, Flash-ren zooma erabiltzeko ariketa gisa. Abiatu webaren jatorrira eta jarraitu Yenz guruaren bidea.

www.vectorlounge.com
Flash dugularik hizpide, webgune honek eragilearen beste aurpegia agertzen digu. Matematika hutsa lagunak! Zerbaitetarako balio omen zutela gogora ekartzen. Hemen dugu froga azkenean.

zooma
Flash azpieragilea nola instalatu azaltzen genuen aurreko batean. Askoren desordenagailuak ordea fabrikatik ekartzen du orain. Oraingoan ordea pluging honen abantailak erabiltzen erakutsiko dizuegu; izan ere marrazkiak eta logotipoak dantzan jartzeaz gain, azpieragile honek hainbat aukera ematen dizkigu nabigatzaileei.
Zooma: eskubiko botoia sakatuz (betikoentzat) edo ctrl+click (sagardozaleentzat) egiten badugu menu bat agertaraziko dugu. Menu honetan flash filmean zooma egin eta handitutakoan mugitu gaitezke. Askotan izkutuko gauzak agertuko zaizkigu. Bideojokoen “gateways“ edo atzeko ateak; diseinadore edo programatzaileen (ez dadila inor haserretu) arrasto pertsonalak alegia.