laburrak
hurrengoa

TARANTINOREN ITZULERA

"Kill Bill" izena du eroetxe aurpegia duen zuzendariaren pelikula berriak. Lapur talde bat uzten duen hiltzaile baten historia da. Bere kideak ez daude konforme erabaki horrekin eta bere ezkontza egunean, sarraski bat egiten dute. 5 urte koman izan ostean, esnatu eta bere mendekuari ekingo dio eztai bidairik gabe geratu den hiltzaileak. Hiltzaileak, jakina, Uma Thurman-en begiak ditu, filmaketa Mexiko, Hong Kong eta Los Angelesen egingo dute. Estreinua? Pazientzia. 2003. urtean.

hurrengoa

KUSTURIKA LAGUNAK EGITEN

“Hollywood-ek inspiratu ditu terroristak eta filmatzen dituen ergelkeri guztien ordaina jasotzen ari da”. Sarajevon jaio eta bizi den "Underground", "Black Cat, White Cat" eta beste hainbat filmeen zuzendariak kritika ugari jasan behar izan du bere pelikuletan islatzen duen eritzi politikoengatik. Pentsamendu ofizialetik at mugitu den zuzendari honek eritzi eta begirada propioz filmatu ditu beti bere istorioak. “Politika eta politikoak baino, World Trade Centerreko lehioetan, zapiekin laguntza eskatzen zutenak eta Afganistanen bonbardeatuak direnak interesatzen zaizkit”.

hurrengoa

FRANK GEHRY

Frank Gehry arkitektua besteak beste Bilboko Guggenheim museoa eraiki zuelako ezagutzen dugu. Oraingo honetan berak diseinatutako eraikin berean antolatu den erakusketan, bere obra osoa ezagutu dezakegu: Praga, Berlín, Jerusalén... bezalako hirietan eraikitako lanak, altzairuz egindako altzariak, lan prozesuak... Guztira 40 obra inguru bere ibilbidea eta hizkuntza bisuala ezagutu eta bide batez bertan murgiltzeko.