bideojokuak i.a / txuma
hurrengoa

gabonetan kontsolatzen

Bi urte geroago, azkenik, Sonyk bere PS2aren salneurria beheratu du. Segaren Dreamcasta ez da gehiago egingo. Nintendok atera berri duen Gamecube kontsolak Japonian ez du espero zituen salmentak lortu. Eta Microsoften x-boxa EEBBetan kalean dagoela jakinda... zein aukeratuko zenuke eguberri hauetan? Hemen daukazue hainbat iruzkin, eguberritan bat erostekotan bazabiltzate, kontsola hauen alde eta kontra. Alderdi teknikoen konparaketa extrapolatu nahi baldin baduzue.

hurrengoa

Sega Dreamcast. 120 euro inguru. Abendurako beherapena.

SEGAren kontsolarik hoberena desagertu egingo da arazo ekonomikoak direla medio. Gaur egun ez da entsanblatzen, eta denbora gutxian ez du jokorik izango. Hala ere pirateatzeko errazena da. Kontsola hau pirateriari esker gailendu zitzaien besteei, baina gure lagun(-min) bukaneroek beranduegi asmatu zuten kopiak egiteko formula magikoa, eta apur bat zaharkituta geratu da besteekiko. Hala ere Segaren taberna arcade hoberenak dituzue 6 eurotan edo (Gipuzkoako herrien arabera, ateratako bataz bestekoa).

hurrengoa

Sony Playstation II. 300 euro inguru. Kontsola+dvd.

Erlatiboki merkea da. DVD dauka. Diseinu aldetik gurasoentzako egina dirudi. Bideo baten itxura dauka. Hau da, gurasoak engainatzeko mini kanpaina egiteko prest uzten dizue Sonyk. Joko mordo bat dauzka bere baitan. PS One-ren jokoak erabili ditzazke. Badakizue, bigarren bertsioak ez dira onak izaten. DVDaren kalitatea ez da oso ona. Gogoratzen duela gutxi Mexikon topatu zuten bakteria cd-jale hori? DVDak jaten omen ditu Sonyren bigarren "bideo" honek.
Joko ez-originalak erabiltzeko kristorenak egin behar dira. Txipa ezarri (legala omen) eta gero kopia sartzean 3 edo 4 segundoz sakatu botoi bati. Ongi irakurri duzue bai: 3-4 segundoz. Bat erosiko nuke jakiteko 5 segundoz sakatuz gero zer gertatuko ote litzatekeen jakiteko. Bideo baten itxura dauka. Japoniarra da.

hurrengoa

NIntendo Cube eta Gameboy advance. 240 euro inguru eta 120 euro inguru.

Nintendoren kakalitatea daukate. Bere saga famatuenak aurrera doaz (Mario, Zelda, Pokemon); hau da, joko ospetsuen remake-ak: F-zero, Zelda x, Mario-kartt-tennis eta abar. Cubearen diseinu minimalista oso erakargarria da, eta gameboy berriak bi botoi gehiago ditu, arinagoa da, meheagoa eta pantaila handiagoarekin eta erresoluzio hobeagoarekin etorri zaigu. Lau gameboy batera konektatu daitezke lasterketak eta borrokak laukotzeko. Halaber, cubearekin lotu daitezke jokoen zatiak deskargatzeko edo mandotzat erabiltzeko. Joko gehienek umeentzat eginak dirudite. Ez daukate DVDrik, eta jokoak kopiatzeako modurik ez daukagu. Japoniarra da.

hurrengoa

Xbox. Gutxi gora behera, billeterik handienaren adina euro. (zenbat?)

Teknikoki onena da. Azalean daraman plastikozko Xa oso ikusgarria iruditu zaigu. Sega lanean dabil jokoak prestatzen monopolioaren lagunaren kontsolarentzat. Microsoftena denez bere sistema eragilea beldurgarria izango da? Irteten eta berriro sartzen eman dezakegu egun guztia. Kontsolatik, esan nahi genuen. Amerikarra da.