denboraldiaren AZKEN irudiak mikel saiz
irudia
Surf denboraldiak Zarautzen utzi zituen urteko azken irudiak iragan azaroaren lehenengo asteburuan ospatu Euskadiko Txapelketan. 35 urtetik gorako masterrak eta 12-14 urteko juniorren artean dauden kategoria guztietako 170 partehartzaile bertaratu ziren. Lau egunetan zehar, giro ona nagusitu zen bai uretan bai hondartzara hurbildu ziren ikuslego eskergaren artean.
Denboraldiko azken txanpa hau, aurreko urteetan ez bezala, proba irekia izan zen, eta nahi izan zuen orok parte hartu ahal izan zuen. Guztien artean, Iker Flores bizkaitarra izan zen punturik gehien jaso zuen surflaria. Txapelketa honekin, beraz, bukatu da denboraldia, eta hurrengo martxorarte itxaron beharko dugu zaleok surfaren euskal zirkuitoa berriro irekita ikusteko.

argazki erreportajea: mikel saiz. azaroaren 10ean. zarautz.