hurrengoa
david linch-en altzairuak    "Filmak eta altzariak ideietan daude oinarriturik. Eta ideia bat duzunean harrapatuta zaude"
David Lynch-ek, bere filmetako altzairu esanguratsuenak bere etxeko garajean diseinatu ditu. Cabeza Borradora "Erasehead" (1976) bere estreineko filmerako, beharrak eraginda egin zituen altzariak. Aurrerantzean ohitura honi eutsiko zion: El hombre Elefante "The elephantman" (1980), Terciopelo azul "Blue Velvet" (1986), Corazon Salvaje "Wild at heart" (1990). "Twin Peaks" (1992), Carretera Perdida "Lost Highway" (1996), Una historia verdadera "The straight story" (1999). Bere filmografia osoan, Hooper-en koadroetatik ateratak diruditen etxe eta lokazioetako txokoetan, gizon honek bere etxeko garajean eginiko altzariak daude.
Casanostra etxeak, Lynch-en altzari prototipoak fabrikatu eta salgai jartzen ditu. Lynch-en altzariak erosi edo ikusi nahi dituenak, Mulholand Drive errepidea hartu eta Hollywood-eko bere dendara jo dezake. Aukera hori fikzio zientzia bada, piztu ordenadorea eta sartu casanostra.com helbidean. Bere filmeko altzariak diseinatzen dituen zuzendariaren lana bertan baitago ikusgai. Asaldagarria ezta?.