laburrak
hurrengoa

artea eta ikerketa montehermoson

Artea eta Ikerketa egitasmoaren barruan, zortzi proposamen eta zortzi erakusketa non artistek azken hamabi hilabeteotan garatutako lanak ikusi ahal izango diren Montehermo kulturuneko aretoetan. Abuztuak 29ra arte.

hurrengoa

be yourself

Geroz eta igualagoak gara fisikoki, edo hala erakusten gaituzte, behintzat, iragarkietan. Gorputz mehe eta ilegabeak, sudurtxo egipziarrak, ezpain puztuak, titi borobilak, photoshop- ak luzatutako azal garbiak... Be yourself mugimenduak hori guztia salatzen du oso modu kaletar eta artistikoan.

hurrengoa

kale antzerkia lekeitio

Errusia, AEBak, Frantzia eta bertoko hainbat antzerki taldek euren proposamen berritzaileak erakutsiko dizkigute beste behin Lekeitioko kaleetan. Ba al dago antzoki hoberik? La Lupek kantatzen zuen moduan, bizitza antzerki hutsa da, eta guri kalean bizitzea gustatzen zaigu.

hurrengoa

soccer vs surfer

Gure kostaldeko hondartzetatik pasa diguten
oharra. Surf-a ez dago modan jada. Surf taularekin
hondartzan paseatzera joaten zaren horietakoa
bazara, edo okerrago, uretara sartu eta besteen
bide erdian jartzeko joera baduzu, jakin ezazu ez
duzula zertan gehiago sufritu itxurakeriak eginez.
Aurten gera zaitez etxean fresko-fresko Hego
Afrikako mundiala ikusten!

hurrengoa

EHZ jaialdia

Izugarrizko kartela osatu du aurten EHZ jaialdiak: Jim Jones revue, Broken Social Scene, Rinocerose, Berri Txarrak, Bizardunak, Rachid Taha, Mursego, Alpha Blondy... Uztailaren 2, 3 eta 4rako beste eginkizunik ez baduzu, hartu kanping denda, lo egiteko zakua eta txanpu potetxoa (apropos prestatuta dago higiene pertsonala egiteko, beraz, ez duzu aitzakiarik hiru egunotan basurde usainaz ibiltzeko), eta Heletara!

hurrengoa

txoriliburu

Andrew Zuckerman argazkilariaren webgune honek txundituta utzi gaitu. Txoriek gizakiengan sortzen duten lilura ulertzeko, proiektu honek erakusten dizkigun irudiei erreparatzea besterik ez dago. Eta nik... txoria nuen maiteee...

hurrengoa

rockumentalak

Zarautzen hirugarren urtez antolatu duten ekimen honek musikarekin zerikusia duten hainbat jarduera bildu ditu hilabeteetan zehar zabaltzen den proposamenean. Kontzertuak, filmak eta argazkiak erakusgai eta gozagai Euskal Herriko Kaliforniatzat dugun herrian. Ez galdu Juxe-ren zuzeneko kontzertuen argazkiak biltzen dituen erakusketa!

hurrengoa

the gutton club

Delifunart-eko jendearen eginkizun nagusia bizitzaz gozatzeko aukerak badirela erakustea da. Hori da haien misio apostolikoa. Kasu honetan, jateari eta edateari eskainitako argitalpen batekin datoz. Bekatu kapital zaporetsuenaren magalean erortzeko
gonbidapena.

hurrengoa

donostiako zinemaldia

Iragarri dira aurtengo sail bereziak. Azken urteotan horiek dira gehien interesatzen zaizkigunak. Sail berezi horietan, beste inon ikusi ezin diren film ugari deskubritu dugu. Aurten, Don Siegel-en zinea, eta honez gero gure helburu bihurtu den Doc saila: fikzioa ez diren pelikulei eskainitakoa.

hurrengoa

jazzloftproject

1957tik 1965era W. Eugene Smith argazkilariak, Manhattango lore merkatu alboko loft batean, bertatik pasa ziren ehunka jazz joleri 4000 orduko soinu grabaketak egin zizkien eta 40.000tik gora argazki atera. Proiektu hau material hori guztia zaintzeko eta erakusteko sortu zen. Jazz-a maite baduzu eskertuko diguzu gomendioa...


hurrengoa

agroeskate

20. urteurrena ospatzen du Agroskate mitikoak. Ia ezkutuan eta komunikabide nagusietan inolako promoziorik egin gabe, munduko skate bilerarik onena izatera iritsi da. Baten batek esango du akaso gehiegitxo dela munduko onena dela esatea. Ez dugu esan garrantzitsuena edo prestigio handiena duena denik. Onena dela esan dugu, eta hori ezin digu inork eztabaidatu. Uztailaren 17an... Egurra!

hurrengoa

kassete magazine

Team Evil-ek aldizkari berria kaleratu du. Eta gu,
aldizkari junkiak garenez, ezin pasatzen utzi kasete formatuan kaleratu duten magazin eder hau. Eduki ezberdinak eta anitzak (John Woo, errobot sexua, Mf Doom, alpakak...) guztiak kasete kaxa batean bilduak. 500 kopia egin dituzte eta ez da honez gero alerik geratzen.