hurrengoa
ba al da norbait hor? angello   Unibertsoan bakarrik ote gaude? Gizakia aintzinatik galdera horri erantzuten saiatu da, baina gutxitan bidali izan du galderaikurra espaziora. Erantzun zientifikoa ematearren, 50eko hamarkadan SETI programa (Search for Extraterrestrial Intelligence) sortu zen. Programa hura Carl Sagan ikertzaileak idatzitako liburuan oinarrituta zegoen eta “Contact” filmeari esker ezagun egin zen. Ikerlariak mezuak bidaltzeko frekuentzia elektromagnetiko aproposa bilakatzen aritu ziren. Unibertsoan elementurik arruntena hidrogenoa izanda (1.420 megahertzetan emititzen dituena), estralurtarrek frekuentzia hori erabiliko zutela pentsatu zuten.

Hartzailearen maiztasuna aurkituta, 1974 urtean Carl Saganek eta beste garun ospetsu batzuek irudian ikusten den mezua bidali zuten Areciboko irratiteleskopiotik, munduko handiena. Hasieran, proiektu hau sekretua zen, arduradunei lotsa ematen zielako estralurtarren bila zebiltzala zabaltzeak, edo, beharbada, egun haietan izan zelako mezuaren kontra agertu zenik, estralurtar erasotzaileak erakar zitezkeelakoan. Zaila izango da Lurretik kanpoko zibilizazio batek Areciboko mezua jasotzea. Mezua 25.000 argi urtera dagoen Messier izeneko izar multzora zuzendu zuten, eta argiaren abiadurarekin gure aroko 51.974 urtean iritsiko litzateke. Mezuak informazio hau zuen binarioan idatzia: Eguzki-Sistema, hamarrerainoko zenbakiak, zenbaki atomikoak, ADN helikoidala, batazbesteko altueradun gizakiaren irudia, eta Areciboko teleskopioaren marrazkia. Eta norbaitek jasotzen badu, zer pentsatuko ote dute estralurtarrek ume batek diseinatutako mezua dirudien horretaz?