hurrengoa
portuko ranpi   
Patakon piratak honela zioen: ¨daukenari kendu ta ez dakanari emon¨. Usadioak ere dio Patakonek eta bere gizon-emakumeek gure kostaldeko leku ezezagun bateko kobazulo batean ezkutatzen zituztela altxorrak.
Ez da legenda bat. Kaioen karrankak gidatuta, topatu dugu kobazuloa. Eta bertan gordetzen den altxorra ikusi dugu: muralez betetako paretak, skate ranpak, musika kontzertuak eta beste arte jarduera anitzak. Estatu independentea osatzen dute. Hippy usainik ez duen autogestio filosofiari jarraiki, eta sorkuntza iturri nagusi gisa, euren behar eta nahietara eraiki dute kostaldeko pirata hauek ¨secret spot¨ ezkutu hau. Santimamiñe garaikide honetan ez da krisirik esistitzen. Piratak dira. Azala tatuajez apainduta, eta nagusirik ez duten gizasemeak. Goizean itsasoaren kresala usaindu eta portuko maldetan zehar ibiltzen direnak. Hemen ez da bulegorik, ez telefonorik, ez subentzioetatik bizi den balizko proiekturik. Piratak dira. Burtsan, bankuetan, administrazioetako eserlekuetan, multinazionaletako kontseiluetan dabiltzanei esaten diegu askotan pirata. Ez dute piratetik ezer, ordea. Kobazulo honetan biltzen direnak piratak dira; besteak... putakumeak.