hurrengoa
abdukzioa zientzia bihurtuta   
1- Abdukzio standard baten kronologia (abduzitu ugariri eginiko elkarrizketetatik ondorioztatua)

1. atzematea. Gizakia lurretik indarrez hartu eta espazio-ontzi batera eramaten dute.
Abduzituari, azterketa medikoak edo zientifikoak egiten zaizkio. Kasu askotan borondatearen kontrako sexu harrenak gertatzen dira.
Hitzaldia. Abduzitzaileak abduzituari hitz egiten dio, eta batzuetan mezu bat ematen dio.
Erakustaldia. Abduzitua espazio-ontzian barna eramaten dute, eta teknologia garatua erakusten diote.
Oroimenaren galera. Abduzituak gertatutako ia guztiaren oroitzapena galdu egiten du.
Itzulera. Abduzitua lurrera itzultzen dute. Batzuetan, eremu ezberdin batera eta, zenbaitetan, zauriturik edo biluzik.


2- Abdukzioaren geolinguistikoa
Abdukzio kasuak mundu osoan gertatzen dira, baina harreman zuzena dute hizkuntzarekin. Bost abdukzio kasutatik lau ingelesez hitz egiten duten herrialdeetan gertatzen dira, nagusiki AEBetan.

3- Abdukzioen historia laburra
Paleo-abdukzio esaten zaie datu askorik gabe eta 60eko hamarkadaren aurretik gertatutakoei. Prentsak jaso zuen lehendabiziko paleo-abdukzioa Kalifornian dagoen Stockton-ko Daily Mail egunkariak jaso zuen. 1897an H. G. Shaw koronelak azaldu zuen gorputzetik sua zerien hiru humanoide garai saiatu zirela bera bahitzen.

Abdukzio garaikideak, ordea, 50eko hamarkadan hasi ziren, guda hotzaren hastapenekin batera. Leheneno bi kasu ezagun egon ziren, 1957an Antonio Villas Boas nekazari brasildarrari gertatutakoa, eta 1961ean Betty eta Barney Hill senar-emazte estatubatuarrei gertatutakoa. Bi kasu horien ostean, dozenaka kasu berri gertatzen hasi ziren.

4- Abdukzioa fenomeno sozial gisa
John Edward Mack Harvard unibertsitateko psikiatrak, 150 zientzia artikulutik gora idatzi zituen, eta Pulitzer saria jaso zuen T.E. Lawrence-ren biografiagatik. 1980eko hamarkadan, abdukzioaren fenomenoak erakarrita, 800 elkarrizketa egin zituen eta bi liburu kaleratu zituen gaiaren inguruan. 1992an MIT (Massachusetts Institute of Technology) prestigiotsuan abdukzioari buruzko kongresua antolatu zuen; han bildu ziren oso ikuspuntu ezberdinetako profesionalak, abduzituak eta jende eszeptikoak. Txikarra egin zuten bakarrak, ofizialki behintzat, extralurtarrak izan ziren.