desioari leihoak susana segurola
irudia
Nire telefonoan ezezagun baten argazkiak jasotzen hasi naiz. Zenbakiarekin nahastu eta, maitaleari bidali beharrean, niri bidaltzen dizkit. Haseran, argazki pare bat besterik ez ziren izan. Bere hanka sartzeaz ohartarazteko mezu bat idatzi nion ezezagun misteriotsuari. Ez nuen bidali, ordea. Ordurako susmatzen nuelako telefonoan jasotzen nituen argazkiak zirela eguna salbatuko zidaten gauza bakarra. Lepo luzearen ondoren irudikatzen dudan aurpegi ikustezina, sujetadoreak ezkutatzen dizkidan bular zuriak, mediak kendu eta azal pixelatu eta gardena, etxeko zoruko baldosetan irudikatzen dudan bere takoien tak tak tak tak hotsa...

Gaur, ordea, guztiz izututa esnatu naiz. Berehala ohituratu naiz niretzat ez diren argazki horiek jasotzera... baina gaur arte ez zait burutik pasa. Eta niretzat badira? Zenbakia erratu beharrean niretzat atera eta niri bidaltzen badizkit?