hurrengoa
maluca mala    gaiztoak hobeak direlako Nathalie Yepez. 29 urte. Lehen belaunaldiko newyorktarra. Bronx-en jaioa dominikar sendi batean. Washington Heights eta East Village auzoetan hazi zen. Bere musika deskribatzerakoan ghetto-techno, latin-dance, hip-hop, rave music hitzak batzen ditu. Mix berezi honek zeresan ugari eman du (Lady Gagak adibidez, bere ¨Telephone¨ bideoan Malucak erabiltzen dituen rulo-laten ideia kopiatu zuen). Hau da bere izenaren atzean dagoen istorioa. Beti izan naiz Maluca, espainieraz eroa esan nahi du. Haurra nintzenean osaba batek jarri zidan ezizena izan zen oso bihurria nintzelako. Mala zatia nik gehitu nion musika munduan buru-belarri sartu behar nintzela erabaki nuenean, gaiztoa esan nahi du. Maluca Mala kanta klaseak hartzen hasi eta mikrofono ireki eta poesia slam-etara joaten hasi zen. Hasera hartan, eskenatokiak beldurra ematen zion eta trebatzeko lagun baten rock bandan, Bowery Riots-en, hasi zen jotzen. Amanda Blank kantariarekin ere biran joan zen dantzari eta koruko partaide gisa bakarrik hegan egin zezakeela erabaki zuen arte. Badakizu, gauzak gerta daitezen zuk bultzatu behar dituzu; ezin zara eseri eta jendeak zure lana egin dezan itxaron. Oraintxe, proiektu ezberdinetan dago murgilduta. ¨Wepasodes¨ izenarekin bataiatu duen proiektua filmatzen ari da orain. Lehen atalean bazkari bonoa eskuratzeko egin behar izan duena grabatu du. Robyn kantari suediarrak AEBtan egin duen bira irekitzen egon naiz, baina ez dudanez kontraturik inongo konpainiarekin bira horrek milaka dolarreko zorrarekin utzi nau. Oso garestia izan daiteke atariko lana egitea ere. Ordaindu beharrekoa ordaindu zidaten, baina ez zen iristen ekipo alokairua, DJ-a, orrazkera, mailajea eta nire jantziak ordaintzeko. Garesti ateratzen da, baina merezi izan du. ¨Wepasode¨? kontaiguzu zerbait gehiago horren inguruan. Nire webbideoak dira. Webgunean eta youtuben zintzilikatzen ditut. Malucaren bizitzaren egun bat kontatzea da ideia, telebista publikoan ematen dituzten programetan oinarritzen da. Ez da reality bat, surreality bat da. Wepa hitzak espainiarrez woo-hoo! edo esan nahi du! edo Hoorah! esklamazio bat da. Ez nituen webisodes gisa bataiatu nahi, badakizu zer diodan ez? Dominikarra naiz, ez naiz mozten, ozenak gara, apasionatuak, eta ez eskenatokian soilik.

Maluca Mala ezagutu genuenetik ez zaizkigu neska zintzoak gustatzen.