laburrak
hurrengoa

urinelle

“Zer zortea duten mutilek... zutik egin dezakete!”. Esaldi horrek ez du jada zentzurik. Amaitu da auto artean makurtuta eta ipurdia agerian ibiltzea. Amaitu da lagun bat bizkartzain gisa eraman behar izatea. Pitilinik ez da behar zutik txiza egiteko Urinelleri esker...

hurrengoa

google street view

“Anaia handiak” ateratzen dituen erretratuekin liluratuta jarraitzen dugu. Zuetako batzuentzat Google maps edo street view egunerokotasunean txertaturiko gauza normala izango da. Gutariko batzuentzat, ordea, tresna horiek erabiltzea zientzia fikziozko film baten protagonista bihurtzea bezalakoa da. Webgune honetan Google street view-rekin ateratako argazki bilduma lurtarra topatuko duzue.

hurrengoa

ehz jaialdia

Iaz sekulako ekaitza eta euritea izan genuen ehz jaialdia ospatzen zen gunean. Noeren ontzia bera ere hondoratu zen bertan, eta proiektu osoa bertan behera geratzeko arriskua izan zen. Aurten, ordea, indarberriturik eta kartel ikusgarriarekin dator: Jim Jones Revue, Goran Bregovich, Morsheeba, La Phaze, Ken Zazpi, Atom Rhumba,.. Uztailak 1, 2 eta 3, Heletan.

hurrengoa

bread and butter

Bartzelona utzi eta Berlinen ospatzen da duela pare bat urte. Jantzi marka handi eta txikien bilgune eta erakusleiho izaten da jaialdi hau sei hilabetetan behin. Moda gustuko baduzu, merezi du azaltzeak, eta modaz paso egiten baduzu… Berlinek eskaintzen du bestelako aukerarik. Uztailaren 6tik 8ra bitartean.

hurrengoa

larru street art

Kalea euren artearen museo gisa erabiltzen duten artistek behin eta berriro harritzen gaituzte. Gure azken aurkikuntza, Neozoom kolektibo feministak larruaren erabilera salatzeko egin duena: kaleetako paretak larruz estali.

hurrengoa

surfilmfest

Bi zatitan dator aurten. Ekainaren 3 eta 4an azoka, tarp surf txapelketa eta surf kulturarekin zerikusia duten beste hainbat ekitaldi. 8tik12ra filmek hartuko dute protagonismoa. Zinema pantailetan desioa eta instintoak kitzikatzen dituzten olatu pornografikoak ikusteko aukera ezin hobea izango dugu eta festibaila sailean, besteak beste, El Guinchoren kontzertua. Bete betea dator surfilmfestibala!

hurrengoa

my toy generation

Errequerre estudioak proiektu interesgarri bati ekin dio. Estudioa ireki eta galeria bihurtu du artistek bertan euren lanak erakusteko eta salgai jartzeko. “My Toy Generation” izenburua duen Miguel Orcal artista peruarrarekin hasi dira. Lan espazio bati erabilera berriak eta osagarriak emateko modu ederra.

hurrengoa

bikeNYC

Txirrindulariak eta euren bizikletak. Hori besterik ez. Erretratu hauek badute zerbait oinarrizkoa, primarioa. Gizakiak beti erakutsi nahi izan du gehien maite duena. Garai bateko pinturetan zaldiarekin edo zakurrekin posatzen zen erretratuetan. Beranduago, autoaren aurrean… eta egun, New York-eko txirrindulari hauek halako harrotasuna erakusten dute euren bizikletaren konpainian erretratatuak direnean.

hurrengoa

moviebarcode

Webgune honetako arduradunek filmak hartu, eta fotogramak lerro fin bat izatera arte konprimitzen dituzte, filmak barrakode bihurtzeraino. Filmek koadro baten itxura hartzen dute, eta bakoitzean zein kolore den nagusi ikusteko aukera ematen du. Originala eta ederra.

hurrengoa

karrikan

Kukai dantza taldeak, DJ baten musikaz lagundurik, kale dantza ikuskizuna garatu eta aurkeztu du (arrakastaz, Leioako Umore antzerki jaialdian saria irabazi zuelako). Hiru koreograforen proposamenak bildu, eta kalea dantzaleku mugagabea izan daitekeela erakutsi digute.

hurrengoa

alhondiga

Ekainak 29 bitartean, Bilboko Alhondigan Ipar Korea izango da protagonista. Guretzat ezezaguna eta bizarroa den herrialdea izango da hizpide hainbat mintzalditan. Eta batez ere azken hamarkadetan herri hartan garatu den grafikagintza eta afixak ikusteko aukera izango dugu. Horretaz gain, zinema korearraren ziklo bat ikusteko aukera ere izango da.

hurrengoa

ocaña montehermoson

Zinema ziklo berezia eskainiko dio Montehermosok Jose Perez Ocaña artista eta aktibistari. 80ko hamarkadan ezagun egin zen anarkismoan eta gay-lesbo-trans mugimenduan egindako lanagatik. Film ugaritan azaldu zen, eta haren ibilbideak eragin handia izan zuen garaiko artistengan eta gizartean. Pertsona eta pertsonaia ezagutzeko aukera ederra Montehermoson, ekaina osoan zehar.