audio arkaitz villar
hurrengoa

The natural

Sweet Oblivion

Getxoko taldearen hirugarren diskoan pop-rock argitsua entzun daiteke, doinu positiboak, “I believe” abestian, adibidez, aurkitzen ditugunak. Konponketa paregabeak erakusten dituen lana da eta nortasun handiko abestiz beteta dator. “You will miss me when I´m gone”, “Black sheep” eta “My dear” kantuek, besteak beste, pianoarekin eta Alfonso eta Mercedesen ahotsen jokoarekin sendotasuna lortzen dute.

hurrengoa

#1

Litoral

Mediterraneoko folk tradizionala biltzen da Pau Rockak (La Habitación Roja) gidatutako proiektu berri honetan. Beste hainbat musikariren laguntzarekin, lau abestiz osatutako Ep-a argitaratu du. Askatasun kutsua duten letrak katalanez idatzita datoz, eta bossa bezalako giro goxoak gogoraratzen ditu “El nostra meridiá de Greenwich privat” abestiak. Lasai entzuteko eta gozatzeko lana.

hurrengoa

‘The’

Mamba Beat

Zuzenean harrapatzen diren kantuak sortu ditu Mamba Beat talde bilbotarrak lan berrirako. Unea bizi, unea aprobetxatu nahi dute taldekideek eta “Gaua” bezalako abesti dantzagarri eta biziak sortu dituzte horretarako. Elektronikak inoiz baino pisu nabarmenagoa hartu du bilbotarren lan berrian, eta haien emanaldiak ikuskizun galduezin bilakatzen dira.

hurrengoa

‘Mueven el esqueleto’

Los Tiki Phantoms

Beste mundutik berpiztutako tximino surflariak bueltan dira. Hirugarren disko honetan betiko doinuak dakartzate, energiaz beteak, aurreko diskoan erakutsitako iluntasunetik aldentzen direnak, eta westernerako joera erakusten dutenak, “La cuerda floja” kantuak bezala. “Fuego” kantuan diskoko une sutsuena lortzen dute. Zuzenean ikusteko irrikitan gelditzen gara.

hurrengoa

‘Underneath the pine’

Toro y Moi

Toro y Moi da azken urteetako indietronikaren izar berria. Orain lan berriarekin dator eta musikagintzaren joerarik berrienak proposatzen dizkigu “New beat” bezalako abesti organiko eta dantzagarriekin. “Light black” kantuan psikodeliak hartzen du pisua eta diskoa pertsonalitatez betetzen laguntzen du. Zerbait ezberdina bilatzen dutenentzat.

hurrengoa

Shadow to Shine

Bin Ji Ling

Incarnations eta Phenomenal Handclap Band taldeetako kide den Quinn Luke geldiezina da. Bin Ji Ling ezizenarekin soul, pop eta psikodeliaz betetako disko koloretsua argitaratu du. Hamabi kantu biltzen ditu lanak eta “Move on” lehen kantutik bertatik harrapatzen zaitu. Konposaketa lan handiaren emaitza da diskoa. Erosi genuenetik, gainetik kendu ezinik dugun lana.