hurrengoa
napoka iria. leun eta zuzen susana mujika   I  saioa “gauilunak” Miren Narbaiza eta Ander Mujika dira Napoka Iria; 2005ean lehendabiziko kontzertua eskaini zutenetik eszenatoki asko eta era guztietakoak leundu dituzte beraien musikarekin; ez dute kontagailurik baina 200 bat izan direla uste dute, harrigarria bada, orain arte diskorik izan ez duen talde batentzat. Hain zuzen ere, zuzenekoetan zaletu diren entzuleek eskatuta eta aldi berean kantak erregistratzeko behar pertsonalak bultzatuta kaleratuko dute udan beraien lehena; baina zuzenekoak egitea hain gustuko duen bikotea izanik, ia naturala izan da diskoa zuzenean grabatzeko erabakia. Urtarrilean grabatu zuten bi egunez Bergarako Zabalotegi aretoan, giro intimoan baina ikusleen presentziarekin. 8 kanta guztira, 7 propioak eta kontzertuetan izarra bilakatu den Su ta gar-en “zure atzetik” kantaren bertsioa; kalimbak eta ukeleleak lagunduta Napokaren soinekoa jantzi diote, moldaketa ederra osatuz. Napokaren kanten katalogo gozoak ez du bikotearen norabidea aldatuko, kantak egiten eta kontzertuak ematen jarraitzeko asmoa dute, adi beraz zuzenekoei.

www.myspace.com/napokairia