hurrengoa
backstage eskariak    Musika izarrek euren biretan egiten dituzten eskari ergelak klasiko bat dira. Dokumentu horri “rider” izena ematen zaio eta bertan, eskenatokiaren diseinua, argi eta soinu ezaugarriak, ordainketa kondizioak eta kontzerturako artistak “behar” dituen gauzak azaltzen dira. Musikari ezberdinen “rider” originalak eskuratu eta irakurri ditugu. Batzuk giza ergelkeriari esakinitako idatziak dirudite, beste batzuetan umore saio baten gidoiak. Aukera zabala zenez entresaka egin dugu. iggy pop: behar dugu: Heriotzaren beldur eta ingelesez ongi hitzegiten duen tipo bat monitoreetan. Txantxa da...edo ez? Monitoreetaz ere zerbait jakin dezala. Behin Santiagon, Galizian, ez zioten jaramonik egin rider-ari eta monitore digitala zuen bizardun potolo hippy bat jarri zuten. Bertara hurbiltzen garen hurrengoan ipurdiko zirrikitutik zintzilik arraultzak, bibradore urdin txiki bat eta gelatinazko izurde batekin azalduko naiz. Barkatu Santiagoko kontu guzti hau baina barrua hustu behar nuen...jendea akatzea hain da 80. hamarkadakoa ezta? foo fighters: Hementxa zabiltza berriro foo fighters-en rider-a irakurtzen. Ez da Iggy-rena bezain barregarria. Irekitak ez dauden zereal kaxak. Ez birziklatu atzoko Dio-ren kontzertukoak. Bainila eta kanela kandelak. Lore usaina dutenak ez, azken finean gizonak dira. badakizue rock izarrak betiko tontakeriak eskatzen! Pasta jakiak, eta pasat dioguenan ez dugu eskaleentzako aterpean eskaintzen duten espageti zopa. mesedez izan guztia prest. Gure rodie potoloek jan egin behar dutelako lanean hasi aurretik. van halen: m&m-ak. oharra marrorik ez. bruce springsteen: Taldea eta langileen afaria. Guztiek batera afaltzen dugu. Jaki eta edariak modu aproposean aurkeztu eta sahiestu plastikozko goilara, sarde eta labanak eta paperezko zapiak. jakiak hotz edo bero egon daitezela behar denean. new kids on the block: kontzertuaren antolakuntzak prestatu dezala gune bat gurasoentzat. 1000 pertsonentzat gutxi gora behera, dohainik edo prezio merkea duten kafe eta donusekin. elton john: Eltonek ez du kreditazio txartela eramateko ohitura. mesedez zaindari guztiek jakin dezatela nor den. björk: Masajea, akupunturista edo reflesoterapia aditua prest. bjork -ek hauetako baten sesio bat eskatuko du. izenak eta zenbakiak prest izan. Oso garrantzitsua da hau artistarentzat. ozzy osbourne: Benetazko entzumen, sudur eta eztarri medikau behar da Ozzy iristen denerako. B12 eta decadron injekzioak jartzeko gai izan behar du. kiss: Ingelesez dakiten gidariak. Hotela, aireportua, bideak eta ingurunearen ezagutza dutenak. Itxuraz eta jarreraz profesionalak diruditen gidariak behar dute. frank sinatra: Medikua. Otorrino titulatu bat decadron errezetak emateko gaitasuna duena. katy perry: Gidariaren telefono mugikorra itzalita behar du. Gidariak ez du deirik jasoko eta ez du ispilu retrobisoretik begiratuko. ac dc: Oxigeno beharrak. 3 oxigeno botila 3 maskararekin. village people: Garrantzitsua! eskudirutan ordaindu behar zaio taldeari. aerosmith: Eztarri medikua, osteopata eta kiropraktiko en kontaktu telefonoak beharrezkoak dira. janet jacson: debekatutako artikuluak: maskotak (astean zehar suge zaindari bat topatzea zaila izango da ezta?)