hurrengoa
le communauté    I  maria bocos Asper-asper eginda gaude ehun belaunaldiren
hats kirastua darien etxeetan bizi-irauteaz. Gaurtik
aurrera ez dugu ez jan, ez lo, ez umerik egingo gure
garunaren irudi eta antzera diseinatutako etxeetan
ez bada.
Vicenzo Fani, 1920.

Aspaldiko hamarkadetan diseinatu zituzten espazioetan bizi gara, nahiz eta gure gizartea asko aldatu den azken hamarkada horietan. Etxebizitzak ere aldaketa horietara moldatu beharko lirateke. Familia-tipologiak aldatu egin dira, eta ez dute zer ikusirik, gero eta gutxiago, bi seme-alabadun senar-emazteek osatutako familia nuklearraren ideia konbentzionalarekin. Etxeen etorkizuna aurreikustea, etorkizun soziala eta kulturala aurreikustea da baita ere. Nola biziko gara etorkizunean? Zer beharkizun izango ditugu? Eta zer jomuga?
Le Communaute 15 m2-ko modulo indibidualak dira. Beharraren arabera hainbat kopurutan elkartu daitezkeenak. Neufert liburua edo Archigram (ikus The Balde 52) taldeko arkitektuek proposatzen zuten modulo kontzeptua aztertu da, eta Corbusier-en “Modulor” ere kontuan izan da, gizakiaren eskala eta mugimendu ahalmena aztertuaz, Le Communauté garatzeko.
Le Communauté, etxebizitza eta bizimodu berri baten proposamena da, proposamen zertxobait utopikoa agian, baina gaur egungo egoerak ahalbidetzen duena baino iraunkorragoa eta eskuragarriagoa.

Artista berrien XLIV lehiaketan saritua suertatu zen Le Communauté proiektua.