hurrengoa
thebaldian: fu manchu    Fu Manchu txinako familia inperialaren kortean bizi izan zen, ¨Boxer¨ iraultzak herrialdetik ihes egitera bultzatu zuen arte.

Si Fan elkarte sekretuko buru izan zen, eta, droga eta esklabu trafikoaz gain, haren helburuen artean mende-baldeko inperialistak akabatzea zegoen (Al Quaeda eta Bin Ladenekin parekotasunik?).

Inork ez daki zer adin zuen Fu Manchuk. Berak asmatutako Elixir Vitae-ari esker, urteak geldoago pasatzen ziren harentzat. Liburuetan biboterik ez zuen arren, zineman lanean hasi zenean hazi zitzaion.

Fu-manchuk ez zuen arma modernorik maite. Bere eginkizunetarako nahiago zituen animalien pozoiak, gaisotasunak eragiten zituzten arma kimikoak, eta labanak eta zerbatanen antzeko arma isilak.

Haren nemesia, Sherlock Holmesen eta Watsonen kopiak diren Nayland Smith eta Dr Petrie dira (ez dira bere txankletaren zolara ere iristen).

Fu Manchuren alabak, Fah lo Suee-k, aitaren inteligentzia eta maltzurkeria heredatu zituen. Ez dira harritzekoak Si Fan elkartean aitaren lekua usurpatzeko antolatzen zituen konplotak.

Fu Manchu beste gaizkile askoren eredu eta ardatz izan da: Flash Gordon-en Ming, Bond-en aurka aritu zen
Dr No, Jonny Quest telesaileko Dr Zin, Big trouble in little China filmeko Wo Fat, Yellow Claw komikia edo eta True Crime bideojokoaren Ancient Wu.