hurrengoa
hiria    Italo Calvinok 1983. urteko martxoaren 3an New York hiriko Columbia Unibertsitateko ikasleen aurrean emandako hitzalditik.
"Zer da gaur egun hiria guretzat? Hirian bizitzea geroz eta zailagoa den garaietan, hiriari azken maitasun poema idatzi diodala uste dut. Agian bizitza urbanoaren krisialdi mailara iristen ari gara. Geroz eta gehiagotan entzuten dugu ingurune naturalaren suntsipenaz eta sistema teknologiko erraldoien ahultasunak edozein metropoli paralizatzeko arazo kateak sortu ditzakela. Hiri handiegien krisialdia naturaren krisiaren beste aurpegia da. Hiriak, jarraian, uniformeki mundua estaltzen ari dira. Krisi guzti hauen gainetik ordea zergatik bizi gara hirietan? Zerk egiten ditu hain erakargarri guretzat?
Hiriak gauza askoren bilgune dira: memoria, desioak, hizkuntzak... Historia liburu guztiek dioten moduan elkartrukerako guneak dira, eta ez soilik produktuenak, baizik eta hitz, desio eta oroitzapenenak ere bai".

Vasco Mourão
Vasco Mourão artista brasildarraren lanetan, bere ogibidea nabarmen azaltzen zaigu. Arkitekto honen ilustrazioei kosta egiten zaie muga topatzea. Eraikuntza hauetan, tinta beltzezko lerroek adreilu lana egin eta etenik gabe ugaltzen diren arkitektura ezberdinek espazio zuria inbaditzen dute. Grabatu zaharren itxura duten eskuz marraztutako geometria inperfektu eta organikoen anabasa honek, etengabeko hazkuntzan dauden hiri infinitoen metafora apropos eta zehatza eskaintzen digu. Galdu zaitez zuri-beltzezko labirinto-hirian barna...

Info gehiago: