hurrengoa
the baldian 31: Franz Reichelt    Franz Reichelt, txori izan nahi zuen jostuna.

1912ko otsailaren 4an, Parisko Franz Reichelt jostun ezagunak Eiffel dorre famatuaren azpian bildu zituen bere lagunak eta agintariak.

Haren asmoa? Azken asmakizuna erakustea: paraxuta berezi bat.

Leonardo da Vinciren diseinuak ikertu zituen, eta paraxuta hegoduna sortu zuen bere tailerrean.

Eiffel dorrera igo, eta, lehenik eta behin, panpina batekin egin zuten froga. Panpinak lurra jo zuen bortizki.

Gure jostun ausartak esan zuen panpinak ezin zituela besoak ireki, eta, segidan, bera igo zen barandara.

Eiffel dorreko zaintzaileak horretarako baimena behar zela esan zioten. Reichelt-ek ziurtagiria atera zuen poltsikotik.

Agiriak esperimentuak soilik panpinekin egiteko baimentzen zuen. Jostunak, ordea, hasera haseratik izan zuen berak salto egiteko asmoa.

Gertakizun guztia bi zine kamerarekin dago filmatuta. Luxu bat garai hartan. Jostunari zer gertatu zitzaion jakiteko, bila ezazue filmaketa liluragarria sarean...