human pixels
irudia
Ipar Koreak, historia garaikideak eskaini duen agintari saga xelebreena emateaz gain, mundu paranormaletik gertu dauden beste hainbat esperientzia estetiko ugari eskaini dizkigu. Horien artean, pertsonak pixel bihurtzen dituen “gimnasia joko masiboa”.

Gimnasia joko masiboak XIX. mendean sortu ziren, Txekiako Sokol mugimendu nazionalistak bultzatuta. Lore-joko moduko hauek langile eta gazteen indarraren, batasunaren eta ikur abertzaleen erakustaldi gisa antolatzen ziren. Gimnasia joko hauen ardatza, koreografia masiboak kordinatzeko trebezia eta sinkronizazio
gaitasuna dira. Irudika dezakezuen moduan, gizakiak inurri bihurtzen dituen jarduera hau mugimendu faxistaren eta herrialde komunisten kuttuneko ospakizun bihurtu zen berehala. Herrialde komunisten gainbeherarekin, nazioarteko masa jokoak desagertu egin ziren. Honez gero estingituta leudeke, Ipar Korea izeneko
bizarrokerien “erreserba naturala” esistituko ez balitz. Eta faxismoa, alka-seltzerra uretan bezala, sistema kapitalistan disolbatu den garai hauetan, futbol zelaietara joan besterik ez dago, gisa horretako masa jokoak gure artetik ere guztiz desagertu ez direla jabetzeko (hori bai, askoz modu kutreago batean).