hurrengoa
the baldian 32: Jessica Rabbit    Jessica Rabbit-ek, Roger untxia senarrari hartu zionabizena. Ezkongabea zeneko abizena ez dakigu.

Bi hanken gainean dabilen edo no ren borondatea
menperatzen duen ahots tentagarri hori Kathleen Turnerrekjarri zion. Nork bestela?

Los Angeles hiriko The Ink and Paint Club berezian
kantatzen du gauero.

Jessica Rabbit-i begiratzen diogun bakoitzean, Lauren Bacall, Veronica Lake eta Rita Hayworth-en nahasketa esplosiboa ikusten dugu.

Bere esaldirik ezagunena: ¨ez naiz gaiztoa, modu horretan marraztu naute soilik¨.

Jessica Rabbit-ek, topikoa hautsi, eta femme fatale liluragarriari, inteligentzia eta bihotz ona gehitu zizkion.

2008an, Empire magazinek zinemagintzaren historiako 100 pertsonaia han dienen zerrendan sartu zuen, eta,urtebete beranduago, historiako animazioko pertsonaiarik sexiena, Betty Boop-en gainetik.

Egun, Jessica Rabbit haragitu beharko bagenu, Mad
Men-eko Joannie Holloway litzateke.

Arrakasta itzela izan duen bibradore bati izena ere eman dio Jessica Rabbit-ek.