laburrak in brief
hurrengoa

lego argazkiak

Bere bi zaletasunak elkartu, eta guztiok ezagutzen ditugun argazki klasiko ugariren kopiak egin ditu Mike Stimpsonek. Lego panpinak erabiliz, gure erretinan eta garunean gordeta dauden irudi ikonikoen errepresentazioekin jolas ederra eskaintzen digu Stimpsonen lanak.

hurrengoa

bihotzak

Udaberriarekin batera, bizipoza iritsi da gure bulegora. Negu osoa kafea eta opil industrialekin elikatu ostean, gure osasunak eskertuko duen erabakia hartu dugu: bihotz moldeko sardeska hauei esker, fruta jaten hasiko gara. Nata edo txokolatearekin bustita, baina fruta, azken finean. Ea uda iristerako Ane Igartebururen aurpegia jartzen zaigun. On egin bihotztxoak!

hurrengoa

giza eskubideen jaialdia

Apirilaren 20tik 27ra Donostian ikusi ahal izango diren giza eskubideen inguruko filmek eztabaida sutsuak sortuko dituzte aurten ere. Proiektatzen diren film batzuk, politikoki zuzenak ez izategatatik, politikari eta oenegero batzuei desegokiak iruditzen zaizkie. Eta hori da, hain zuzen ere, gai bera jorratzen duten beste jaialdiekin konparatuta, Donostiakoari indarra eta nortasuna ematen diona.

hurrengoa

leizeak. irudiaren laberintoak

Koldo Mitxelena kulturguneko areto nagusian lau artisten proposamen bereziak jarri dituzte ikusgai. Obraren originalitatea eta artistaren sorkuntza “puruaren” kontzeptua abiapuntu gisa hartuta, aurretik sortutako zerbaitetan ardazturiko lanak dira erakusketa honetako protagonistak. Iñaki Gracenea, Henna Nadeem, Javier Arce eta Sheena Macrae artisten lanek zer pentsatua ematen dute.

hurrengoa

moda ilustrazioa

Marrazkiek eta ilustrazioek moda munduan duten presentzia eta garrantzia aztertuko da datozen hilabeteetan Balenciaga museoan. Hainbat hitzaldi, ikastaro eta erakusketa antolatu dira. Erakusketen artean, Tangerren jaio eta Parisen eta Madrilen lan egin zuen Carlos Saenz de Tejada (1897-1958) ilustratzailearen lanen erakusketa antolatu da. Moda munduaren alderdi ezezagun bat deskubritzeko aukera.

hurrengoa

makarrak

Donostiako Ernst Lluch Kulturetxea 80eko hamarkadako gizarteari, kulturari eta kale mugimenduei begira jarri da. Eta begirada hori ekintza eta jende periferikoan pausatu da. Ofizialtasunarekin zerikusirik ez zuten kultura eta gizarte mugimenduen isla berriro bisitatzeko aukera izango dugu, zinea, argazkilaritza, literatura eta beste hainbat ekimenekin. Hasteko, Marivi Ibarrola argazkilariaren
“Lo juro por los Ramones” argazki erakusketa antolatu da kultur etxeko paretetan.

hurrengoa

david hockney

Yorkshireko paisaietan ispiratutako lanak erakusten ditu California maite duen artista britaniarrak bere azken erakusketan. Azken sei urteotan eginiko lanak dira, 200 koadrotik gora, eta, gehienetan, formatu erraldoian margotuak. Pop arteak egun duen izenik handienaren lana, Puppy-ren txabolan ikusgai iraila bitartean.

hurrengoa

damian hirst

Irailaren 9ra bitartean, Londoneko Tate Modern-ek azken urteotako artistarik mediatiko eta polemikoenari erakusketa eskaini dio. Mende laurdena igaro da Hirst-ek lehendabiziko erakusketa arrakastatsua egin zuenetik, eta, orduztik, bere lanak beste artista garaikideena kutsatu egin du. Arteak ere bere “burbuila” bizi izan du azken urteotan, eta Hirst tiburoi baten moduan igeriten jakin du artearen negozioaren itsasoan. Erakusketan, bere lanik ezagunenak eta esanguratsuenak.

hurrengoa

360º

Bidaiatzeko garairik onena ez da. Beno, beti da garai ona bidaiatzeko, baina, krisia dela eta, kanpora fisikoki ateratzeko aukera gutxiago ditugu. Horregatik, web-orrialde hauen berri eman nahi dizuegu. Munduko eskualde eta leku ugari 360 graduko ikuspuntuaz ikusteko aukera. Lanean, ordenadore aurrean denborapasa egin nahi duenak, ez duelako zertan beti pornoa aukeratu behar.

hurrengoa

podhouse

Etxe modularren mundua zabala eta ezezaguna da oraindik ere. Hala ere, geroz eta aukera gehiago eta originalagoak eskaintzen dituzte etxe prefabrikatuak egiten dituzten enpresek. Guri, podhouse hauek gustatu zaizkigu, gure ametsen moduan, txikiak, merkeak eta politak direlako.

hurrengoa

break on stage

Aurten, Bilbao Arenan ospatuko da. Jende gehiago hurbiltzeko aukera, eta, gainera, Dirt Jump eta horren gisako ikuskizunak ospatzeko aukera emango du bilgune berriak. Kale-artearekin zerikusia duen jarduera ugari antolatuko da, eta, betiko moduan, break dance leihaketak. San Mamesen lehoiak, baina, Bilbao Arenan, kaleartearen gladiadorerik onenak ikusteko aukera izango duzue apirilaren 21ean.

hurrengoa

feral cheryl

Panpinekin hasi, eta panpinekin bukatuko ditugu zenbaki honetako laburrak in brief. Lego, multinazional kapitalista explotatzailea dela sinisten duzun horietakoa bazara, Feral Cheryl da zure panpina. Panpin australiarra ekologikoa eta ekologista da, genero ikuspegitik zuzena, eta politikoki eta sozialki kontzientziatua. Eta beno, itxura aldetik ere, ez du Barbierekin zerikusi handirik. Bat nahi baduzu, berehala eskuratu, egiten dituen fabrika itxi aurretik...

hurrengoa

Elektronika itzela

Aurtengo Sonar jaialdiaren berriak heltzen hasi dira eta beti bezala oso talde interesgarriak biltzen ditu aurtengo jaialdiak. Besteak beste badirudi Sonarrekoek, gu bezalaxe, gustoa hartu diotela Die Antwoord talde hego-afrikarrari eta aurten errepikatu dute disko berri bat eskuartean ekartzen dutelarik. Amon Tobin musikari brasildarraren ISAM ikusentzunezko ikuskizuna azpimarratzekoa da ere.