hurrengoa
cucina futurista: zaharrak berri    1930. urtean, Gazzetta del Popolo aldizkarian,
Manifesto della Cucina futurista (Sukaldaritza
Futuristaren Manifestua) argitaratu zen. Filippo
Tommaso Marinetti izan zen manifestuaren
bultzatzailea, Fillia (Luiggi Colombo) kidearekin
batera. Manifestua eta bertan argitaratu ziren
errezetak irakurtzen dituena jabetuko da, egun,
sukaldaritza iraultzaile gisa saltzen digutena,
mundua zuri beltzezkoa zenean asmatu zela.
Manifestuaren oinarrian, “jendeak jaten eta
edaten duenaren arabera pentsatzen, ekiten eta
amesten” duela dio. Beraz, sukaldaritza eta jatea
ekintza garrantzitsuak dira, estetikoki eta etikoki,
etorkizunerako eraiki behar den mundu berrian.

Honako hauek dira sukaldaritza futuristaren ardatzak |

Pastarik ez. Pastak ezkortasuna, nagia eta pasio eza sortzen ditu. |

Bazkari apropos bat egiteko, mahaia apaintzean, tresnetan eta ontzietan, janaria aurkezteko
orduan eta zaporeetan, originalitatea eta armonia behar dira.

Janaria eskultura bat balitz bezala zizelatuko
da. Haragiak barne.

Sardearen eta labanaren abolizoa.

Perfumeen erabilera dastamena eta usaimena areagotzeko; mahaian jartzen den janari guztia ez
da jango, janaria ikusteko eta usaintzeko ere badelako.

Janariak zapore asko eta modu ugaritan aurkeztuko
da, baina razio txikitan, eta ahorako neurri aproposean.

Ahal den guztietan, makinetan, alegia, motorea duten gailuetan eta metalezko altzairuetan jango
da. Zientziarako tresnak erabiliko dira sukaldean
janariak prestatzeko. Esate baterako: ozonogailuak, ultrabioleta argi lanparak, autoklabeak, osagai kimikoak, xurgatzaileak, pulberizatzaileak…

Jaten den bitartean, debekatuta daude eztabaida
politikoak eta hitzaldiak. Musika eta poesia ere debekatuta daude, tarte berezi batzuen salbuespenarekin.


Sukaldaritza futuristak ez zuen arrakasta handirik izan. Hala ere, aldeko eta kontrako iritzi sutsuak sortu zituen. Jatetxe bateko mahai baten gainean pasta jartzen zen bakoitzean, elikagai hark italiarrak ergeltzen ote zituen
eztabaidatzen zen. Medikuak ere ez ziren ados jartzen egunero pasta jatea osasunarentzat mesedegarria ote zen edo ez esaterakoan. Napoleseko alkateak, Bovino Dukeak, zera adierazi zuen egunkari batean: “Paradisuko aingeruek vermicelli al pomodoro (pasta mehea tomate
saltsarekin) besterik ez dute jaten”. Marinettik berehala erantzun zion “guztiok susmatzen genuen paradisua oso toki aspergarria zela”.

Mugimendu patriotiko eta nazionalista izanik, futurismoak sukaldaritzaren nortasun italiarra bultzatu nahi zuen. Marinettik italierara itzuli zituen kanpotik etorritako jakien izenak: taberna
quisibeve (Italieraz, ¨hemen edaten da¨), sandwich-a traidue (“biren artean”), maître d’hôtel, aurrerantzean, guidopalato (“plater-gida”), eta abar... Sukaldaritza futuristaren aldarrikapenak eta eztabaidak ergelak eta naif samarrak iruditzen zaizkigu gaur egungo
perspektibatik. “Nouveu riche” bihurtuta, egunkarietako gehigarriak irakurtzen ditugun gastronomo eta sumiller aditutzat dugu geure burua. Bidaia gastronomikoak egitea eta geure izena eramango duen ardoa ekoiztea dira gure amets berriak. Jatea ekintza traszendental
bihurtu dugu. Gastronomia orain kultura da. Gizakia beste izakietatik ezberdintzen duen jarduera intelektualen artean sofistikatuena. Eta oso irekiak eta aurrerakoiak bagara ere, gastronomian “hemengoa”, “bertako”, “label”, “sustraia”, “jatorria”... dira gehien estimatzen ditugun kontzeptuak. Baina, irakurri berri duzun moduan, munduari erakutsi eta saldu nahi izan diogun gure produktu izarra ez da hain berria, ez da hain iraultzailea, eta ez hain propioa, eta,
zoritxarrez, ez du Marinettiren Cucina futuristak zuen trufarako eta probokaziorako gaitasuna eta asmoa.