laburrak in brief
hurrengoa

peccata minuta

Berutaren plush ladyen unibertsoa bisitatu nahi duenak Donostiako Lugaritz kulturetxean izango du aukera ekainaren 22ra arte. Aurpegian begirik, sudurrik edo ahorik ez izan arren, plush ladyak iradokitzaileak dira oso. Hain zuzen, horretan datza haien xarma. Edonor irudika dezakezula ohialez eginiko panpinetan. Pekatuak –txikiak eta handiak– irudikatzea gustazen zaigulako gustatzen zaizkigu plush ladyak.

hurrengoa

koadroen markoak

Egungo arte eta kultura edukietan gertatzen den fenomenoa da. Euskarriak, erakusten dena adina balio du. Eta horregatik iruditzen zaigu itzela koadroa baino, koadroari eusten dioten markoegile eta bildumazale honen lana. Eli Wilnerrek New York hiriko bere tailerrean egiten eta berreskuratzen dituen markoak, beren baitan, artelanak dira.

hurrengoa

walking gallery

Artea ohikoak ez diren eremu berrietara eramaten dituen ekimena da “galeria ibiltari” hau. Hainbat artistek, hainbat herrialdetako hirietan, euren artelanak pasiora ateratzen hasi dira, eta ibilaldi horien berri ematen digute hemen azpian duzun gunean.

hurrengoa

hegazkinen nondik norakoa kontrolatzeko

Ados. Ez zara hegazkin kontrolatzailea inoiz izango. Ez duzu inoiz haiek duten soldata izango. Ez duzu greba eginez herrialde oso bat geldiarazteko boterea izango. Baina “super gaizkile” bat izateko desio ezkutua baduzu, guk hegazkinekin jolasteko aukera eskaintzen dizugu. Webgune honi esker, benetazko hegazkinak une oro non dauden jakiteko aukera izango duzu.

hurrengoa

plastikoa

Plastikoarekin gauza ugari egin daitekeela badakigu. Baina gauza bat da jakitea, eta beste bat egitea. Plastique Fantastique egitasmoak, hain zuzen ere, plastikoa lehengai gisa erabiltzen du arkitektura iragankor berriak sortzeko. Kalea plastikoz betetzea, kasu honetan, behintzat, gauza ederra izan daitekeela erakusten digute.

hurrengoa

erle artea

Aganetha Dyck artista kanadiarrak urteak daramatza planetako espezieen arteko komunikazio bideak lantzen. Ikerketa horretan, erleen eta gizakion arteko komunikazio bideak modu artistikoan aztertu ditu. Emaitza: bi espezieak elkarkidetzan eginiko artelanak. Harrikada? Erlekada? Bai... eta zer?

hurrengoa

photomuseum

Zarautzko Photomuseum-ek urteak daramatza gisa horretako beste erakunde askok egiten ez dutena egiten. Alegia, zalaparta hutsal gutxi eta ekimen interesgarri asko antolatzen. Horren lekuko dira Arkitektura Argazkilaritzaren erakusketa, Santiago Yañizek airetik ateratako argazkien erakusketa, eta uztailera bitartean iraungo duen Ateak ireki argazkilaritza eta zinearen inguruko zikloa.

hurrengoa

lagunarekin pasiatzen

Askok maskota pasiatzeko ohitura dute.¨Lagun fidelaren¨ konpainia beti da gozagarria. Artea pasiatzera ateratzen dutenak ere badirela deskubritu dugu. Landareak maite dituenak, ordea, ezin du bere landare kuttunarekin buelta bat ematera atera. Orain arte. Besau-marguerre estudioak landareak pasiora ateratzeko tramankulua asmatu du. Hori bai, ez eraman landarea zinemara zurekin... Fotosintesirako ez da batere mesedegarri!

hurrengoa

elur-antzara

Paul Gallicoren eleberria euskaratu du Hamaika Books-ek. Argitaletxe berri honen lehendabiziko erreferentzia ez da liburu soil bat. Eleberri bat itzuli eta paperera eramatearekin konformatu ez, eta, batetik, Aitziber Alonso ilustratzailearen lan eder eta zehatzarekin irudikatu dute faro batean bizi den artista, neskatxa gaztea eta elur-antzararen istorioa; eta, bestetik, Uxue Alberdiren ahotsak irakurrita plazaratu dute audioliburua. E-liburua ere salgai dago webgunean. Aurkezpenean, BBC kateak liburuan oinarrituta eginiko filmaren zati bat ikusi ostean, Aritz Branton editoreak esan zuen euskarak merezi zuela ingelesez eta kroazieraz soilik argitaratu den eleberri eder hau.

hurrengoa

fluxmachine

Argazki zaharren xarmaz behin baino gehiagotan
mintzatu gara The balden. Aurkezten dizuegun gune honek argazki zaharrak hartu, eta segundu laburretan beldur eta fantasiazko istorio labur bihurtu ditu. Surrealismo fanxinerosoa eta makarrismo vintagea kontzeptuak esistituko balira, webgune honetako edukiak deskribatzeko erabiliko lirateke.

hurrengoa

surfilfestibal

Surfa maite baduzu, ez zaitez hurbildu jaialdi
honetara. Astebetez pornografia besterik ez duzu ikusiko eta. Olatu erraldoi perfektuak, paisaia paradisiakoak, ur epel eta gardenak, surfeatzeko gune bakartiak… Esandakoa, porno gaindosia eta sufrimendua besterik eragingo ez dizkizuten film hauek ez dizute onik egingo. Bale, ados, gu saiatu gara. Pornografia hitza erabiltzea ez da ziurrenik Surfilm jaialditik uxatzeko modurik inteligenteena izan.

hurrengoa

ehz jaialdia

Ekainaren 29an hasi eta uztailaren lehenengo egunera bitartean, EHZ jaialdiaren 17. edizioa ospatuko da Heletan. Artista guztiak konfirmaturik daude, eta, urtero lez, badago non aukeratu. Musikaz gain, kale animazioak, dantza emanaldiak, erakusketak eta bestelako hamaika ekitaldi antolatu dituzte. Jaialdi asko dago, EHZren modukorik, ordea, ez duzu topatuko.