hurrengoa
munlet    Zefalopodoak, grekeraz kephalé (burua) eta podós (hankak) hitzen batuketatik dator. Buruan hankak dituzten espezieak coleoidea edo nautilus azpiklaseko 700 espezie izan daitezke… Letretakoek uler dezazuen: olagarroa, txipiroia, txibia, txokoak eta hain goxoak diren abarrak. Bizefalopodoak, ordea, soilik bi esistitzen dira munduan. Munlet azpi-espeziea osatzen dute. Mendaroko aranetan ezkutatuta bizi diren Anita Lady Fingers eta Herr Professorrekin izan gara... Galdera original batekin hasiko gara: zergatik Bicefalopedia? Costeau kapitainaren izpiritua azaldu zitzaizuen?

Hainbeste esanahi dauzka hitz horrek… Cefalopodo kantua, alde batetik, gero gu, bi buruko monstruoa garela berriro ere disko honetan, eta, bestalde, cefa (burua) eta lopus (ankak) erdiak direla, aproposa ikusten genuen, musika buruarekin entzuteko hankak mugitzeko.

Deskriba ezazue zuen azken lana, “deputamadre”, “rocio jurado”, “lentejak”, “telesilla” eta “imperantzia” hitzak erabili gabe...

Guretzako gure diskoa GRUNJE da, edo LOUDquietLOUD, nahi baduzu, Pixiesen hildoari jarraituz. Oso pozik geratu gara emaitzarekin. 40 kantu osatu genituen, gero 12ko sorta bat ateratzeko; lan gogorra, baina merezi izan du.

Planeta ezezagun batean esploratzen arituko bagina, “bicefalopedia” izango litzateke gure walkmanetan entzungo genukeen musika…( bai, walkman esan dugu). Zer entzungo zenukete zuek?

Kontuan edukita espazioan bizi garela, zihur aski Gora Gora Kids-en Gagarin, Mursegoren bigarren diskoa, Jupiten Jonen diskoa edo Idolos del Extrarradioen azkenengo EPa entzungo genuke, dena biniloan, jakina; gu grabedadearekin jolasten, betiko moduan.

Grabaketa zuen estudioan egin duzuela jakin dugu. Erosoagoa delako, ala Phil Spectorrek agenda arazoak dituelako?

Erosoa bai, hori batez ere. Nahi dugunean grabatzen dugu, beste kezkarik gabe, gustura geratu arte. Eta ez hori bakarrik; merkea eta hobea da, gure kasuan, behintzat. Zaila izaten zaie kanpoko ingeniariei guri puntua hartzen; igual Kakik egingo zuen, baina gure presupuestoak oso murriztuak izaten dira.

Paco Alcazarren azala eta diseinu ederra ezin aipamenik gabe utzi...

Bai hori izan zen oso puntu garrantsitsua diskoa ateratzeko. Pacok, aspaldiko laguna izateaz aparte, bazekien zelan jantzi gure azkenengo umea. Oso pozik gaude.

Munlet ibilbide luzea eta karretera asko ibilitako taldea da. Zuzeneko asko eman duzue… Rokanroll bizitza horrek ez zaituzte nekatzen?

Nekatzen duena, batez ere, aldi berean lana egin beharra da, gure pasio hau mantentzeko. jajaja Baina ez dago beste biderik, tamalez. Bai, gauza biak egitea gogorra da benetan. Disko hau promozionatu eta gero, paroi bat egin beharko dugu etxea garbitzeko eta familia bisitatzeko.

Lehen Mendaro txokolateagatik zen ezaguna. Orain, guretzat eta kriterioa duen jendearentzat, Munlet-en herria da. Zuen herrikide eta bizilagunek nola hartzen dute, ordea, zuen jarduna? Noizko “Munlet kalea” herrian?

Bueno, uste dut Munlet-ek, hamar urte eta gero, Mendaroko herria kanpora zabaltzen lan polita egin dugula. Eta, bidean, belarriak zabaldu dizkiegu gure herriko jende batzuei, eta hori bastante esatea da, batez ere Mendaro bezalako herri ttiki eta itxi batean. Baina hemen oraindik ere asko eta asko dago egiteko kultura aldetik, beraz, zuen proposamena Udaletxeari luzatu beharko zaio, dudarik gabe. jajaja.

Eskerrik asko the balde!


http://munlet.bandcamp.com/
http://munlet.wordpress.com/