hurrengoa
martin de arrezubietaren bi-biografia    Gizadiaren historia pertsonai berezi eta bitxiez beteta dago. Kordobako Santa Marina de Aguas Santas elizan bataiatutako gutxik jakingo du, 1953. urtetik 1988. urtera bitarte bertan apaiz lanak egiten zituen pertsonaiaren biografia interesgarria. I
Martin de Arrezubieta Mundakan jaio zen 1909. urtean. Seminarioan ikasi eta teologia eta filosofia ikasketak osatzera Alemaniara abiatu zen. Espainiar Guda Zibilean gudarien gudaroste batean borrokatu zuen jesuita honek. Frantzian erbesteratuta, berak utzitako idatziek diotenez, II. Guda mundiala kontzentrazio eremu ezberdinetan igaro zuen. Guda amaitu eta Espainiara itzuli zenean heriotz zigorrera kondenatu zuten. Kondena hura arindu eta Kordobara bidali zuten, beste behin erbesteraturik. 1947an iritsi zen bertara. 50 eta 60. hamarkadetan frankismoaren aurkako mugimenduetan sartuta ibili zen. 70. hamarkadan Euskal Herriko mugimendu abertzaleekin bat egin zuen eta 83an Euskal Herrira itzuli zen, baina ez zuen bere tokia bilatu paisaia politiko eta intelektualean eta Kordobara itzuli zen. Hauxe da laburbildurik Martin de Arrezubietak utzi digun autobiografia.

II
Duela gutxi ordea, Nuñez Seixas irakasleak kaleratu duen ikerketa batetan oso bestelako bertsio baten berri izan dugu. Santiago de Compostelako unibertsitateko irakasle honek ikertu duenez, Arrezubieta, nazien agintaldiaren azken urteetan (1944-45), Enlace, gaztelerazko nazien propaganda aldizkariaren editore eta zuzendari izan zen. Berlinen inprimatzen zen aldizkari honetan, Arrezubietak, nazien gobernuari Espainia inbaditu, Franco agintalditik kendu eta Euskadi askatu batean Alemaniakoaren moduko erregimen bat ezarri zezala eskatzen zion. III Reich-aren amaierarekin batera, Erromara alde egin zuen. Bertan Mexikon erbesteratzeko agiria lortzeko Vatikanoko egoitzetan barna ibili zen baina ez zuen bere helburua lortu eta Espainiara itzuli zen. Nortasun eta izaera gogorreko pertsona omen zen. Euskaldun gabitzat zuen bere burua. Eta ez zuen inoiz ukatu Andaluzian erbestean sentitzen zela. Hala ere esker oneko azaldu zen beti andaluziarrekin eta ezagunak dira, bere parrokian, langileei botatzen zizkien sermoi sozial eta politikoak.