hurrengoa
herrialde oso bat telebistari begira: made in china telesailak vivian cao    Azken bost urteetan, Txinako fizkizozko telesailen ekoizpenak gorantz egin du. Bataz beste, 40 atal duten telesail hauen % 30 besterik ez da emitituko Txinako telebistan. Beste guztiak internet bidez, DVDan edo eta Taiwan, Hong Kong eta Asiako beste herrialde batzuetan soilik emitituko dira. 1977 eta 1984. urteen tarte horretan azaldu ziren lehendabiziko telebistak Txinan. Telebista horien jabeen artean nagusiki politikariak eta militarrak. Familia arruntek ez
zuten telebistarik izateko aukerarik. Garaiko telesail guztiak propaganda sailak ekoizten zituen, eta gaiak, nola ez, politikoak eta belikoak.

1984tik aurrera, atzerriko lehen telesailak sartzen hasi ziren, nagusiki Japonia, Hego Korea eta Hong Kong-tik. Modu horretan, kanpoan ekoiztutako misterio, suspense, familia arazo eta arte martzialen telesailak ikusiko ziren lehendabiziko aldiz Txinan. Telesail haien gaiak eta musikak lehergai baten moduan egin zuten
eztanda garaiko Txinan. Arratsaldero, zortzietatik aurrera, hirietako kaleak
hustu egiten ziren, telebista zuten etxeak bizilagunez bete eta zine txiki eta inprobisatu bihurtzen ziren. Arrakasta hark propaganda telesailak alboratzera eta Txinako eleberri klasikoetatik edatera eraman zituen ekoizleak. Mendebalderako bidaia eta Pabilioi gorrian ametsetan izan ziren Txinako gobernuak baimendu
zituen lehen super ekoizpenak. Grabaketak irauten zuen bitartean, aktoreak, zuzendariak, muntatzaileak eta bestelako langile guztiak elkarrekin bizi ziren. Mendebaldarren gau giro eta aisialdi ohituren ezean, telesailak ikustea berehala bihurtu zen Txinatarren denbora-pasa kuttunena.

1990 tik 2000ra, telesailen kopurua eta edukia Txinako ekonomiaren erritmora hazi da. 80eko hamarkadan edukiak nobela klasikoetatik ateratzen bazituzten, 90eko hamarkadan nagusiki genero poliziala, historikoa, arte martzialak, komedia
eta familian oinarritutako gizarte gaiak jorratu zituzten. Telesailen arrakastak eta eskariak ikus-entzunezko industria sendo bat sortu zuen inguruan. Azken urteotan, telesailen ekoizpenak gorantz egiten jarraitzen du, eta diru asko inbertitzen da, baina ikuslegoa nekatzen hasia den sintomak eman ditu. Aktoreak dira telesailen erreklamo nagusia, eta arrazoi horrexegatik aurrekontuen %40 poltsikoratzen dute, eta telesailen kalitateak sufritzen ditu ondorioak.
Hala ere, egungo arazorik larriena telesailek jorratzen dituzten gaiak dira. Gazteei galdetuz gero zein diren beren telesail kuttunak produktu amerikarrak aipatzen dituzte beti. Eta bide batez aipatzen dute egungo telesail txinatarrek Txinako irudi kosmopolita ematen duen propaganda politikorako tresna izaten jarraitzen dutela.