paper
hurrengoa

pizti otzanak

holgado /cano. ikastolen elkartea

Xabiroi komiki aldizkarian argitaratutako istorioa, formatu handian eta azal gogorreko bilduma elegantean kaleratu dute. Nobela beltza eta thriller kutsua duen komiki honetan Holgadoren marrazkiek, mugimendua, erritmo eta giro ederra lortzen dute. Narrazio aldetik, Canoren gidoiak, ohiko komikiek egiten ez dutena egiten du: amaiera ireki samarra eta iradokitzailea proposatzen du irakurlea jarraipen bildumaren zain uzten duena.

hurrengoa

golgota

xabier montoia. elkar

Moja bat da hezur haragizko protagonista. Nobelatik haratago gailentzen den protagonista azken asteetan hain mediatikoa bihurtu den memoriaren afera da. Guda zibiliean afusitatutakoak ez ditu bide bazterretatik erreskatatzen baina berpiztu egiten ditu Montoiaren azken nobelak. Felisa protagonistak, Golgotak bezala bizitza osoan kalbarioa bizi du. Tonu eder, triste eta ilunean dago idatzia nobela hau, ez genuen gutxiago espero lagunak etsai gisa definitu zituen idazlearen lumatik.

hurrengoa

abc3d liburua

maria bataille. roaring brook press

Liburu honek maite ditugun alor ezberdin ugari jasotzen ditu. Papera formatu gisa soilik erabiltzearekin konformatu ez eta papera bera erabiltzen du alfabeto tolestagarri eta jostagarri hau osatzeko. Paperarekin eta hizkiekin jolasten duen liburu hau altxor txiki bat da. Gu bezalako fetixistentzat sortutako pieza gustagarria. Ez da erraza aleren bat eskuratzea baina ondorengo loturan ikus dezakezu zergatik gustatu zaigun hainbeste liburu bitxi hau.

hurrengoa

bomb magazine

new art publications

1981. urtean kaleratu zuten lehen zenbakia eta orduz geroztik ez diote utzi izen eta eduki bereziko aldizkaria kaleratzeari. Ideia sinplea da oso. Bi pertsona aurrez aurre jarri eta hitz egin dezaten utzi. Arte eta kultura alorrak dira nagusi baina pentsamendu eta gizarte gai ugari ere jorratzen dira. Askotan elkarrizketan non hasi bai baina non bukatu daitezkeen ez dute jakiten aldizkariko arduradunek. Azken alean adibidez Kelly Reichard eta Gus Van Sant edo Allan Vega eta Matt McAughley topatuko dituzu hizketan.