paperpapers

guda liburua

sun tzu

Sun Tzu antzinako Txinako militar eta pentsalari ezaguna izan zen. Guda Artea liburua idatzi zuen, gutxi gora behera K.a. 200. urtean, Han Dinastiaren garaian. Gudaren filosofia eta gizakiaren izaeraren analisi zehatza egiten du Sun tzu jeneralak bere idatzietan. Guda Artea liburuak eragin handia izan du Asiako herrialde askotan, izan ere guda-estrategiak jorratzeaz gainera, gudaren aurreko eta ondorengo garaietan borrokan irabazitakoa edo galdutakoa zer modutan kudeatu behar den ere aztertu egiten du.

maoren liburu gorria

mao tse tung

1964ko apirilean argitaratu zuen Txinako Errepublika Popularraren gobernuak Maoren aipuak eta hitzaldiak jasotzen dituen liburu hau. Mao presidentearen aipuak izenburua zuen arren, ezagunagoa da Maoren liburu gorria izenez. Izendapen hori eman zitzaion azal gorriko poltsikoko edizioa egin zutenean, partiduko partaide eta ikasle guztiek aldean eraman zezaten beti. Maoren laguntzaile zen Lin Biaok jaso eta atondu zituen aipuak eta diskurtsoak, eta, garai batean, Txinan argitaratzen zen liburu edo aldizkari orok jaso behar zituen, derrigorrez, “liburu gorriaren” aipuak. Argitaratu zenetik, 900 milioitik gora ale saldu dira; Bibliaren ostean, munduan argitalpen gehien izan duen liburua da.

mendebalderako bidaia

wu cheng’en

Xiyouji. Mendebalderako bidaia. Wu Cheng´en idazlearen eleberri epiko eta klasiko honetan, harri batetik jaiotako tximu batek, taoismo ikasle bihurtu, eta naturaz gaindiko botere magikoak eskuratzen ditu bere ibilbidean. Zeruaren
aurka errebelatu ostean, mendi baten azpian giltzapetzen du Budak, eta han Xuanzang monjearen dizipulu egiten da; ondoren, Indiara abiatzen dira biak budisten sutrak berreskuratzera. Ez al zaizue ezaguna egiten istorioa? Eta tximuaren izena Sun Wukong dela esango bagenu? Oraindik ez? Beno, tira, Mendebalderako bidaia da Son Gokuren munduaren eta istorioen oinarria.

urrutira bidaia

li bai. itzulpena: albert galvany, pello otxoteko.

VIII. mendeko poeta, Txinako literaturaren urrezko arokoa, ezezaguna izan zen mendebaldean Ezra Pound-ek deskubritu zuen arte. Denboraren iragana, adiskidetasuna, natura, maitasuna… gai unibertsalak jorratzen ditu Li Bai poetak bere idatzietan. Margo txinatarren moduan, Li Bairen poemek, paisaia eta egoera orokorretatik hasi eta xehetasun txikienari erreparatzen diote. Poemek musika doinua eta erritmoa dutela ere esan genezake; ez dakigu itzulpenak noraino izan duen eragina horretan.