hurrengoa
the balde 66 aurkezpena festa beijing-en    Estetika garaikidea erabili eta irudiaren arloa zaintzeagatik
(hutsaltasunaren sinonimoa oraindik zaharruno askorentzat),
the balde tendentzia aldizkari estetikotzat dute oraindik
gutxi batzuk. Guk ordea, bai eduki eta bai proiektuaren
kudeaketari dagokionez, tendentzia eta korrontearen
kontra goazenaren irudipena dugu gehienetan. Eskuartean
duzun zenbaki hau da horren frogarik garbiena. Normalki
mendebaldeko herrialde eta Txinaren arteko harremanean,
jabetza intelektuala mendebaldean sortzen da eta Txinan
gauzatzen da ekoizpena. Guk ordea, the balde 66, Beijineng
hausnartu eta sortu dugu eta zenbakia Euskal Herrian
ekoiztu. Lan horretan lagun eta zenbaki hontako editore
gonbidatu Judas Arrieta artista izan dugu. Kolaboratzaileen
artean, gurekin elkarlanean aritu diren Beijingo artista,
idazle, musikari eta adituak. Irailaren 15ean, Beijingo
MA Studion, Goazen Txinara egitasmoak gonbidatuta,
Mambo Beijing-en aurkezpena egin genuen eta bertara
gonbidatu genituen zenbakian parte hartu duten artista
eta kolaboratzaileak. Zenbaki hau Txinan gauzatzea ez
da erraza izan, baina bertoko kolaboratzaile ezberdinekin