hurrengoa
errepideko bizilagunak    Munduan, autoek eta gizakiek bat egiten duten toki bat existitzen bada hori Los Angeles da. Autoa, gizakiaren apendizea eta nortasun zeinua da. Andrew Bush-ek bere kotxean kamara finkatu eta alboan jartzen zaizkion kotxe eta kotxe gidariei argazkiak ateratzen dizkie. Abiadura eta norabideak bat egiten duten istant horien bilduma egiten dihardu, auto dependentzia bizi duen hiri honen biztanleen erretratu eder eta zehatza eskainiaz.