hurrengoa
sticker bomb monters    Ez gara jabetu, baina, honez gero, gure artean daude. Chernobyl, Fukushima, GaroƱa eta abarretan izandako istripuek ez diete politikariei edota bankuetako exekutiboei eragin. Jakin badakigu labezomorroek erresistentzia handia diotela
erradioaktibitateari. Ez; istripu nuklear horien eragina ilustratzaile, diseinatzaile eta, orokorrean, eguna marrazkiak egiten pasatzen duten arima sentsibleei eragin die. Eta, horren ondorioz, ia inor jabetu gabe, gure hirietako kaleak munstro mutanteez bete dira, behin itsatsita gainetik kentzeko zailak direnak.

Pegatinak kale-artearen jarduera ezinbesteko bihurtu dira. Erraz eta merke egin daitezke, poltsikoan gorde, eta zure artelana edozein tokitan itsatsita uzteko segundo parea besterik ez duzu behar. Graffiti egile askok beren txartel gisa uzten dituzte, eta artista, ilustratzaile eta kolektibo ugarik geroz eta maizago erabiltzen
duen formatua da. Hirietako kaleetan gertatzen ari den pegatina bonbardaketa honetaz jabetu ziren Londonen eta Jakartan lan egiten duten SRK estudiokoak. Eta, agintariei hots egin beharrean, gonbite berezia egin zieten mundu osoko artistei:
munstro bat sortzea pegatina bihurtzeko. Hauek dira Sticker bomb monsters liburuan jaso dituzten batzuk:

www.laurenceking.com
www.stickerbomb.org
www.thesrk.com