paco pomet
irudia
Edozein garaitako egunerokotasun egoeretan txertatzen ditu bere lanak Paco Pomet margolariak. Pintzelekin duen trebeziari esker, kolorea ikusezin bihurtzen da haren pintura espresionistetan. Pometen pintura-narrazioek
errealitatearen argazkiak izan litezkeen irudiak erakusten dizkigute lehen irakurketa batean. Bigarren plano batean, ordea, errealitatetik at dauden elementuak margotzen ditu. Ikuslearentzat, orduan, bigarren plano hori koadroaren protagonista bihurtuko da, eta ez du atzera bueltarik izango. Narrazioak errealitatetik aterako du, eta Pometek ironia fineko pintzeladaz margoturiko munduan harrapaturik geratuko da.