• 1
  • 2
hurrengoa
paper panpinak    Aspaldikoa da binilo panpinen moda. Hongkongdarrak hasi ziren diseinugile grafiko edo ilustratzaileak asmatutako binilozko panpinak sortzen eta ekoizten. Berehala zabaldu zen fenomenoa herrialde garatuetara. Panpin hauek garestiak dira eta bilduma bat osatzeko poltsikoa bete diru behar duzu. Izan ere, binilo panpinen egile eta bilduma zaleentzat, jostailuak baino "arte piezak" dira, eta horregatik dute hain prezio garestia. Egun ordea, diseinugile eta ilustratzaile batek egindako panpin esklusiboaz gozatzeko ez dugu diru mordoa gastatu behar. Etxetik mugitu gabe, internet, inprimagailu bat, artaziak eta jolasteko gogoa baino ez dugu behar: hemen dira paperezko panpinak. testua eta paper-panpina esklusiboa: txo!?

Garai bateko "errekortableak", diseinu garaikideaz jantzita eta internet garaiekin bat eginez bueltan etorri zaizkigu. Jendeak panpinak sortu eta bere webgunetan zintzilikatzen ditu edonork jaitsi ditzan. Hori dela eta, panpin horren zabalkundea eta banaketaren kostea zero da eta horrexegatik gehienak doan banatzen dira. Bitxia eta gozagarria da bestetik, materiala den zerbait internet bidez bikoiztu eta banatu daitekeela ikustea. Gure inprimagailuan sortuko da lehenik, gero gure eskuetatik pasa ostean 3 dimentsioetako objektu bat izaten amaituko du. Internetetik 3D objektu bat jaisteko kontua epe ertaineko etorkizun kontua badirudi, paperezko panpinen kasuan honez gero errealitate bat da.
Bisitatu eskaintzen dizkizuegun helbideak, bilatu gustokoak, inprimatu, moztu eta bizi zuen etxean paperezko panpin ederren inbasioa. Guk ere inbasio horretan lagundu nahi dugu eta hasteko gauzak erraz jartze aldera inprimagailua lotan utzi oraingoz, hartu artaziak eta egizu thebalderen paperezko panpina.

Hiru blog eta hiru diseinatzaile: