hurrengoa
vna: very nearly almost julen biguri   Nazioarteko kaleen artearen bozgorailuak dira Very Nearly Almost-eko kideak. Banksy famatutik, Invader-en extralurtarretara, OBEY The Giantetara edota Os Gêmeos brasildarretaraino aurkitu dezakegun street arte ia-ia guztia dokumentatu dute. Dudarik gabe, artista iraultzaileen eta graffitilarien artean irakurri beharreko erreferentziazko aldizkaria bilakatu da azken urteotan VNA Londresetik mundu osoko sormenezko lan ikaragarrienak ere agertu dira argitaratutako 19 aleetan. Eta 20. alerako atarian lan guztiaren errepasoa egiteko hitz egiteko bildu gara aldizkariaren editorea den George Macdonald eta arte zuzendaria den Greg Beer-ekin. Nola sortu zen Very Nearly Almost 2006an?

George: Street artearen kontzeptua xahutzen zen aurretik, 2001ean, aisialdian graffitiak, txantiloiak, pegatinak, sinadurak eta abar harrapatzen hasi nintzen argazki kamerarekin. 2006an, fanzine zalea nintzenez, argazki guzti horiekin benetako zeozer egin behar nuelakoan nengoen. Garai horietan gauza ehiegitan sartuta nengoen: porrot egiten ari zen arropa denda batean lan egiten nuen eta graffiti artista bat izaten saiatzen nintzen. Benetan saiatzen banintzen ere, ez nuen inoiz lortzen, hortik “Very Nearly Almost”. Lehenengo alerako 120 kopia atera nituen, oparitu eta Tate Moderneko liburu dendan utzi nituenak. 3. alerako irakurlegoa handitzekotan interneten saltzen hasi nintzen, eta 6.erako Erresuma Batuko Borders denda guztietan zegoen eskuragarri.

Greg: 2007an edo 2008an, arte erakusketetan George ezagutu eta “ondo dago, baina hobetzen lagundu ahal zaitut” moduko zeozer esan nion. Ene lehen alea 7.a izan zen, eta gehiagora goaz!

Erresuma Batuan hasi zineten, eta gaur egun VNA mundu mailako kontua bilakatu da. Azkeneko aleari begiradatxo bat baino ez diogu eman behar (Australiako, EBko, AEBko, Alemaniako eta Islandiako street artearen berri ematen du). Hala ere, oraindik ere Londreseko eta Bristoleko eszenarekiko tendentzia handia daukazue. Gertuago sentitzen duzuelako egiten al duzue hori?

Greg: Londresek street arterako eta graffitirako bikaina dela uste dut. Zeozer gertatzen ari da beti, eta artistak egunero ari dira hormak margotzeko irrikitan. Horretaz gain, Georgek lehenengo aleak Londoneko argazkiez josi zituen, eta gu jatorrizko formatuari eusten saiatzen gara.

George: Bai, Greg batu zenean, diseinu eta elementu grafiko ikaragarriak txertatzeaz gain, EBko artistak ez ezik, nazioarteko beste askori elkarrizketak egitera bultzatu ninduen. Eta orduan bilakatu zen nazioarteko fanzinea. Baina oraindik ere EBko artisten berri ematen saiatzen gara ale bakoitzeko, bakarra bada ere. Eta Londreseko baten bat ere agertzen ohi da ere, gure aldizkaria bertan baitagoelako errotuta.

Street artearen mugimendua nazioarteko kontua bilakatu da interneten, baina zuk paperera pasatzea erabaki zenuen. Beharren batek bultzatuta hartu zenuen erabaki hau edo kapritxo kontu bat izan zen?

Greg: Paperekoa maite dudan moduan maite dut gura duguna argitaratu ahal dugula. Edukiekin demokratikoak izaten saiatzen gara, guztiek gustuko duten zeozer aurki dezaten. Baina zaila da batzuetan gaurkotasuneko edukiekin lan egitea hilabeteetarako sarean salgai dagoenean.

George: Eduki guztia papereko bertsioa errespetatu dezan prestatzen dugu. Horrela jendeak elkarrizketa esklusiboak irakurtzeko irrikitan mantentzen ditugu itxaroten (bai, itxaron!) hurrengo aleak argia ikusi bitartean. Garai hoberenetan egiten zen moduan. Nik ere paperekoa maite dut, eta baita bildumak egitea ere. Eta, zorionez, badago gure moduan pentsatzen duen jendea hor kanpoan. Street artean ez ezik, argitaletxe independente bikainetako jarraitzaile eta fan sutsuak ditugu.

Edonork antzeman dezake street artea komertzializatzen ari dela, berorren printzipioen kontra. Street artearen amaieraren hasiera izan liteke fenomeno hura, edo arteak gainditu dezakeen erronka da?

George: Badira urteak street arteak eta graffitiak etekinak ateratzen hasi zirenetik. Interneten boomak graffitia modan jarri zuen, gero street artearekin berdina egiteko. Beti egongo da famatua ez den zeozer hartu eta modan jartzen duena. Ez da oso atsegina, baina, era berean, artistak euren biziak arriskatzen
dituzten eta kaleak artelanez josteko borrokatzen duten bitartean, esker onekoa dela uste dut. Arte onak beti lortuko du kaka guztiaren artean distiratzea…

Aldizkari independente gisa nola moldatzen zarete ekonomia aldetik garai latz hauetan?

George: VNAn beti bihotzak bultzatuta lan egin dugu. Gutako askok beste zenbait lan ditugu, eta hori ona da. Gustuko duguna egiten jarraitu ahal izango dugun bitartean, aldizkari independenteak argitaratzen jarraituko dugu gure pasioa delako. Bulego bat eta gastu generalak dauzkagu, baina gure materiala minimo batera mugatzen dugunez, presio ekonomikotik at mantendu ahal gara; eta horregatik ondo moldatzen ohi gara momentu zailenetan ere. Ezin dut VNA gabeko bizirik imajinatu

Greg: Lan-talde oso bateratua daukagu aldizkarian, familia handi baten modukoa. Guztiek maite dugu biltzea eta aldizkaria aurrera eramatea. Pasioa eta kolektibitatea batera mantentzen gaituena dela uste dut.