laburrak in brief
hurrengoa

anatomia lezioa

Lissa Nilssonek egiten duen origamiaren berrasmaketak txundituta utzi gaitu. Paper ezberdinekin osatzen dituen sekzio anatomiko hauen sekretua ezagutzeko, artelana oso hurbiletik begiratu beharra dago. Hoberena? Sekretua ezagutzen duzunean, are gehiago gustatzen zaizkizula haren artelanak.

hurrengoa

breakonstage apirilean

Bilbora itzuli da urteko zita derrigorrezkoa. Europan antolatzen den jaialdirik garrantzitsuenetakoa. Kaledantza leihaketa eta kale-artearekin zerikusia duten jarduer ez gain, BMX erakustaldia, 3D mapping-a, light dancing-a, bi d eoj art za ilea k... Zita, Bilbao Arenan, Miribillan apirilaren 20an.

hurrengoa

teilak habi

Zure baserri edo bordako teilatua txorientzako urbanizazio bihurtu nahi baduzu, erabili Klas Kuiken-en teila eder hauek. Eraikuntza burbuilaren arriskurik ez dago, eta, gure ustez, inbertsio ezin hobea da txoriak teilatuan izatea. Txoriek teila artean habia egiten dutelako kexatzen direnek ez dute aurrerantzean aitzakiarik. Teila-habi hauek jarri, eta kitto.

hurrengoa

argi eskeletoak

Janne Parviainen arti sta finlandiarrak sortzen dituen hezurdurak efimeroak dira. Sortu bezain pronto desagertzen dira. Argazkietan soilik gorde daitezke argi kolore ezberdinekin eginiko eskeleto hauen memoriak. Bere ¨argazki kanposantuan¨ dozenaka argi hezurdura ditu gordeta.

hurrengoa

leioako umore azoka

Klasiko honek ez du sekula hutsik egiten. Antzer kiaren sinboloa barre eta negar egiten duten bi mozorro dira. Biek balio dute Leioako umore azokarako: negar egiteraino barre egindakoak gara gu, adibidez, Trapu Zaharrakoen burutazioekin. Antzerkia eta umore ona kalean, maiatzaren 16tik 19ra.

hurrengoa

giza eskubideen zine jaialdia

Giza Eskubideen Zinema Jaialdiaren edizio berri bat. Beste inon ikustea ezinezkoa den film interesgarri mordoa eskaintzen digu urtero-urtero jaialdi honek. Iaz, adibidez, estreinatu ez zen Kassovitz-en L´Ordre et la morale film polemikoa ikusteko aukera eskaini zigun. Aurtengo programak ere itxura ederra du.

hurrengoa

poxpolo buruak

Kontua da, ikusi eta berehala pentsatu genuela askotan poxpolo buru horietako baten moduan sentitzen garela. Inmolazioaren inguruko hausnarketa ere ekarri digu gogora. Poxpolo sinple bat gara. Eta poxpolo sinple batek guztia suntsitu dezakeen sua piztu dezakeela pentsatzea atsegin dugu.

hurrengoa

zart

Kultura eta, batez ere, ikus-entzunezko edukiak hedatu nahi dituen proiektu berria. Proiektuaren izaera irekia interesgarri a iruditu zaigu, ikus-entzunezkoak ez dituztelako ikuspegi ortodoxo batetik lantzen. Ez da bideoen webgune soil bat. Bertan, elkarrizketak, kritikak, albisteak, pelikulak, deialdiak eta hainbat jardueraren inguruko hausnarketak topatuko dituzu. Zirt Zart.

hurrengoa

gutun zuria

Honez gero ezagutzen gaituzue. Gauza bitxiak eta bizarrokeriak izugarri Apirilaren 11tik 21era bitartean, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia ospatuko da Alhondigategian. Seigarren edizio hau ¨irakurle/idazlearen elezaharrak¨ leloari jarraiki ospatuko da, eta, gonbidatuen artean, besteak beste, honako hauek: Margaret Atwood, Antonio Lobo Antunes, Alberto Manguel, Harkaitz Cano, Jhon Banville, Eider Rodriguez, Margo Glanz, Goizalde Landabaso eta Iban Zaldua.

hurrengoa

altzari digital akatsa

Honez gero ezagutzen gaituzue. Gauza bitxiak eta bizarrokeriak izugarri maite ditugu. Eta altzari hau bete betean sartzen da sailkapen horretan. Ferruccio Lavianik sortu duen altzari honek, eskaneatzean gertatzen diren akats digitalen itxura hartzen du ardatz...Ahobetehortz geratzeko modukoa!

hurrengoa

edipotoa

Nagore Lejarreta argazkilariak kamera estenopeikarekin egindako argazki-bilduma hainbat idazleri luzatu zizkien. Gorka Setien, Haizea Arregi, Lainon, Juanbau Erauskin eta Mikel Perurena idazleek irudi horietan oinarritutako testuak eman zizkioten bueltan. Guzti horrekin, honez gero agortuta dagoen liburua argitaratu zuten. Berrargitalpena itxaroten dugun bitartean, Edipotoa izeneko emanaldiaz gozatzeko aukera dugu. Aurreko guztiei Mariano Hurtadoren kontrabaxua gehitzen zaie zuzenean.

hurrengoa

atabal

Atabalek datozen bi hilabeteotan duen programazioari
bistadizoa bota ostean (Femi Kuti, La Femme, Pennywise, Shanon Wright, Low, Ruper Ordorika...), aukera bakarra bururatzen zaigu: lagun sorta baten artean pisu bat alokatzea. Kontua da ¨peage¨-etan gure zain izaten diren gendarmeen aurpegi lehorra sahiestea.