zulo beltzaren azken arnasa janire najera
irudia
New Mexikon dagoen The Black Hole dendak, urte mordoa eman du materiale ¨nuklear¨ birziklatzen. Hau da, estatu berean dagoen Los Alamos laborategi niklear famatuko materiale zaharkituak saltzen.

Los Alamos bigarren mundu gerra ostean sortu zuen AEBtako gobernuak. New Mexikoko lurralde urrun eta ezezagun batean kokatu zuten eta bertan hasi ziren Manhattan proiektu sekretua garatzen. Aurten laborategiak 70 urte betetzen ditu eta lanean jarraitzen dute bertan. Diotenez hondakin nuklear, energia berde eta guda biologikoaren inguruko inbestigazioak egiten. Diotenez...

1949. urtean Ed Grothus, ¨Atomic Ed¨, Los Alamos laborategira iritsi zen lan egitera. Urte mordoa eman zuen bertan baina Vietnam-go gudak sortu zizkion kontzientzia zalantzak direla eta lana utzi zuen. Hala ere zaletasunak bultzatuta, laborategiak botatzen zuen material zaharra jaso eta gordetzen hasi zen. Berehala sortuko zuen The Black Hole denda. Ed Grothus 2009an hil zen, eta The Black Hole dendaren nortasun eta bizirauteko arrazoia lausotzen joan zen.

Janire Najera argazkilariak, the Black Hole denda ezagutu eta bere apaletan eta biltegietan zegoen material ugariren argazki bilduma egin zuen. Dendak iaz antolatu zuen likidazio egunean ere bertan izan zen, azken erosleak eta beren ¨erlikia atomiko¨-ei erretratua egiteko. Hau da lan horren emaitza.