audio
hurrengoa

eurie

belako

Belako taldearen lehen diskoan gauza on asko entzun daitezke. Entzunaldiekin haziz doan lana da, eta, kantuak behin eta berriz entzunda, duten indarraz jabetzen zara. Sonic Youthen kutsua duen “Vandalism” eta Trans Am gogorarazi digun “False step” dira gure gustukoenak. Emozio ugari biltzen dituen diskoa.

hurrengoa

monkey minds in the devil’s time double

steve mason

Izenburu esanguratsua aukeratu du Steve Masonek bere bakarkako hirugarren diskorako. The Beta Band taldean aritu zen musikariak ibilbide mardula landu du bakarlari moduan, eta folk, eletronika, rock eta trip hop doinuak landu ditu oraingoan. Paisaia dotore bezain sakonak dira hemen datozenak; egun bizi dugun egoera salatzeko, “From hate we hope” eta haren gisako kantu borobilak sortu ditu.

hurrengoa

holy fire

foals

Egitura errazak erabiliz, intentsitatean oinarritutako kantuak bildu ditu Foals taldeak bere hirugarren diskoan. Erritmo aldaketa biziak proposatzen ditu “Inhaler” abestiak, eta dantzalekurako aproposa da “My number”. Baina badira urrutiago doazen doinuak ere: “Milk & Black Spider” eta “Late night” abestiek kutsu berezia eman diote diskoari.

hurrengoa

here´s willy moon

willy moon

Jack Whiten babesa du Zelanda Berriko musikari honek. Aldez aurretik hainbat EP argitaratu ostean, lehen disko luzea kaleratu du. Klase handiaz sortzen duen rock n´roll, soul eta hip hoparen arteko soinua lortu du, eta “Railroad Track”, “Yeah Yeah” eta “My Girl” bezalako abestiak osatu ditu. Disko handiak gustuko badituzu, ezin duzu hau galdu.

hurrengoa

regions of light and sound of god

jim james

My Morning Jacket taldeko liderrak osatutako bakarkako lan handi hau etxeko apalean falta ezin den diskoa da. Lynd Wardenen God´s Man nobela grafikotik abiatuta, diskoan entzun daitezkeen instrumentu guztiak jo ditu Jamesek. Bere ibilbidean landu duen nortasunarekin bete ditu “New life” edo “State Of The Art (A.E.I.O.U)” kantuak.

hurrengoa

diary

the D.O.T.

Rob Harvey (The Music) eta Mike Skinner (The Streets) dira The D.O.T. egitasmoaren arduradunak. Duela bost hilabete argitaratu zuten And That lehendabiziko diskoa, eta hamabi kantu berri osatu ostean, bigarren estudioko diskoarekin datoz. Elektronikaren joera berrienak pop komertzilarekin nahastu, eta “How we all lie” bezalako abesti handiak sortu dituzte.