hurrengoa
pornosonic    Uste denaren aurka, 80. hamarkadako film pornoen musika 70. hamarkadakoa baino hobea da. zer dugu eskuartean?

Zine pornografikoa X zinema aretoetan soilik erakusten zen garaiak ezagutu ditugu. Haur mokoak ginen eta X areto horietan zen filme botatzen zuten galdetzen genuenean, X hori telebistako bi erronboak baino okerragoa da¨ izaten zen erantzuna. Eta jakina X sala debekatu hura gure amets eta irudipenen eremu mitikoa bihurtu zen.

Beranduago, bideoaren asmakuntzari esker, pornorgrafia ekintza intimo eta domestikoa bihurtu zen -askok badakigu logelako bazterren batean, vhs-an grabaturiko filme pornoak ezkutatzea zein zaila zen-. Pornoaren gozamen onanistarentzat mesede handia izan zen. Arriskurik gabe eta publikoki nabarmendu gabe gozatu zitekeen pornoaz. Negozioak eztanda egin zuen. Baina ordainean, zinema pornografikoan, nolabait esatearren, pornoak goruntz egin zuen eta zinemak beheruntz.

Zine pornoa, %99 batean, gizon heterosexual edo homosexualei zuzendua dago. Horrek ez du esan nahi zine pornoaz gozatzen duen emakumerik ez dagoenik. Pornoa ordea, aipatutako portzentaian, gizonezkoen zaletasun onanistak hasetzeko egiten da. Musikaren gaiarekin hasi baino lehen argi utzi nahi genuen: zinema pornoaren helburua masturbazioa da. Pertsonalki, helburu duin eta goi mailakoa dela iruditzen zait. Irudimena, gainbaloratua egoteaz gain, elikatu behar izaten delako.

musika film pornoetan

Aditu askorentzat, 70. hamarkadako zinema pornoa izan zen generoaren gailurra. Merkatu murritzago batetarako eginak izanagatik ekoizpen merkeagoak ziren, baina zinema azken finean. Zentzu horretan, pelikula orotan bezala filme pornoetarako ere soinu bandak egiten ziren. Garaiko disko musika oso aproposa zen 70. hamarkadako zinema porno aske, arin eta ludikorako. Bow-chicka bow-bow doinuen urrezko aroa izan zen. Musikalki, ez da inoiz hain musika onik egin porno zinemarako, baina horrek ez du esan nahi aproposa zenik. Musika ona izango zen, baina zinema pornoaren helburua zein den ez dugu ahaztu behar. Eta 70. hamarkadako zineman, aurrekontu eta baliabide teknikoengatik, gehienetan irudiak ez zetozen bat soinuekin. 16 eta 8 mmtako kamerekin filmatutako irudi eskas eta desenfokatuak ez du bat egiten soinu bandetako musika zorrotz eta garbiarekin. Zuzeneko soinurik ez zegoenez, aktoreen ¨dialogoak¨ gero sartzen ziren. Eta musika beti zegoen ozenegi. Esperientziari sinesgarritasuna kentzen zion. Hau da, pelikulak, musikarentzat eginiko bideo kaxkarrak ziruditen eta ez kontrakoa.

80. hamarkadan, bideoaren zabalkundearekin bat porno pelikulen ekoizpena biderkatu egin zen. Film guzti horiei musika jartzea suposatzen zuen arazoari irtenbidea eman ziona, hamarkada berean modan jarri zen instrumentua izan zen: sintetizadorea. Sintetizadoreari esker, pertsona bakar batek, musika errepikakor, azkar, kloniko, ergel, arin eta merkea sor zezakeen... Eta ez al dira hitz guzti horiek masturbazioaren definizio zehatz bat? Edozein instrumenturen soinua erreproduzitzen zuen instrumentua egin zen film pornoen soinu banden errege. 70. hamarkadan ez bezela, irudia musikari gailendu zitzaion. Musikak ez zituen aktore eta aktoresen hasperen eta ¨dialogoak¨ tapatzen. Eta sintetizadoreen erritmo errepikakorrak, masturbazioarentzat lagungarriagoak suertatzen ziren. 70. hamarkadako filme pornoetako musika festa batean pintxatu eta jendea dantzan jarriko zaizu. 80. hamarkadakoa jarriz gero, jendeak alde egin eta bakarrik geratuko zara. Eta bakarrik zaudenean badakizu zer egiten duzun...

Internet killed the porno music

Baina 80. hamarkadako iraultza analogikoa, aro digitalerako pauso bat besterik ez zen izan. Era digitalak, bere kamara txiki eta praktikoekin porno filmeen izaera aldatu zuen. Pelikulak merkeak eta oso zuzenak izaten hasi ziren. Eta ¨gonzo¨ filme hauetan musikak ez du tokirik. Grabaketako audio zuzen eta gordina uzten da. ¨Dogma¨ hutsa. Egun gainera pornoa interneten bizi da. Ordenadore, tablet eta smartphoneen pantaila dirdiratsu eta urdurietan. Klip laburretan kontsumitzen da. Klip ezberdinen artean salto eginaz, porno-toki batetik bestera. Musikak ez du zentzurik haragi ginkana honetan.

80. hamarkadako sintetizadoreekin amaitu zen filme pornoentzat espreski konposatutako musika. Pornoa esperientzia ludiko eta lasaigarria izatetik, ekintza estresgarri eta multipantalla izatera pasatu da. Tfno bat eskura duenak pornoa eskura du. Edozein tokitan edozein momentuan egin dezake. Ez da esistitzen debekuaren morborik. Teknologiak, pornoa, misteriorik gabeko ekintza ohikoa bihurtu duela esatera ausartuko ginateke eta musikak, ez du tokirik porno kontsumo honetan.