hurrengoa
invisible    - Irudirik gabeko filma egin du Victor Iriartek.

- Invisiblen, gau beltz amaigabe bat da pantaila. Eta Invisible ikuslearen garunean proiektatzen da.

- Europa zaharreko hirietan barna dabiltza Invisibleko protagonistak.

- Portuak, tren geltokiak, elurrez estalitako zuri-beltzezko basoak, borobildutako harri kale kantoi dirdiratsuak... XX. mendean ainguratuta geratu ziren eskenatokietan barna dabiltza Invisibleko banpiroak.

- Hitzik gabeko hizkuntza batetan hitz egiten du desamodioak.
Desamodioa bizi izan duenak badaki...

- Musika hitzik gabeko hizkuntza bat da. Mursegok primeran hitz egiten du hitzik gabeko hizkuntza horretan.

- Biografia, gertakizun errealetan oinarrituriko fizkioa da.

- Zinegileak eta musikariak, desamodioaren errautsetatik, irakurtzen, entzuten eta ikusten den film ikustezin bat egin dute.