i´m google
irudia
  • 1
  • 2
Google images-en irudi zehatz baten bila zebilela jabetu zen Dina Kelberman artista, pantailan azaltzen zitzaion irudi aukera mosaikoak, arau eta patroi zehatz batzuk jarraitzen zituela. Orduz geroztik, bere I´m Google proiektua gauzatzeko, kolore, forma eta konposizio berdintsua duten irudietatik abiatuta, argazki kate amaigabe bat egiten dihardu. Irudi kate honi erreparatu eta ematen du zer pentsatua, baina ez dugu guk lan hori zuregatik egingo ezta? Sar zaitez webgunean eta emaiozu eskrolari...
http://dinakelberman.com/imgoogle/imgoogle.html