hurrengoa
krakovia sound    70. hamarkadako hasieran, funk eta disko musikak arrakasta itzela izan zuen Polonia komunistan Mendebaldeko erritmo hauek Baltiar kostaldetik sartu eta barru aldeko hirietan errotu ziren nagusiki. Krakovia izan zen Crakow Zdrowy (Krakovia soinua) izeneko fenomeno honen epizentroa. Iraupen labur baina emaitza oparo eman zuen Crakow Zdrowy mugimenduak. Iraultza honen osagaiak: Sustrai beltzeko dantza musika, folk poloniar herrikoia, etxean egindako sintetizadoreak, ingelesez kantatutako bertsio eta kantu plagiatuak,...guztia poloniar abertzaletasuna eta sinismen katolikoarekin nahastuta. Garaiko Polonian musika errezeta honek ezin zuen gehiegi iraun jakina. Zirudienaren kontra, gobernuak ez zuen gaizki ikusi Krakovia Zdrowy mugimendua eta hain zuzen, onespen hura izan zen sindikatu antikomunistak mugimenduaren kontra izatearen arrazoia. 80. hamarkada iristerako guztiz desagertua zegoen Krakovia Zdrowy. Guk ordea omenaldia egin nahi diegu garai zail eta ingurune ez erosoegian, euren instrumentuak hartu (eta sortu) eta Polonia gris hartan herriz herri musika, dantza, sexua eta moda ikuspegi propioa izaten saiatu ziren heroi hauei.

Lennes
Eddies taldearekin batera Poloniako fans fenomenoaren ikur ziren. Bi taldeen artean ez zen sekula harreman onik izan. Fans-ek ordea bizkarra eman zieten Mordecai Garocha kantaria eta Josef Lipska, bateria jolea harreman homosexualak zituztela zurrumurrua zabaldu zenean.

Eddies
Komertzialenak. Ez ziren onenak baina eurena da Krakovia doinuaren himnoa: Funky poland. 1978. urtean, Gdask hirian ematen ari ziren kontzertu batean, Kondrat kantariak begi bat galdu zuen untzigintza sindikatuko partaide batek objektu metaliko bat bota zionean. Krakovia doinuaren amaieraren sinbolotzat hartze da gertakizun hau.

Garvis
Krakovia soinuaren gailurra. Funk izerditsua, oinarrizkoa baina itsaskorra. Instrumentu jole eta konpositore gisa ere talentu handiko taldea osatzen zuten zen. Mendebaldean ere arrakasta izateko guztia zuten. Zoritxarrez, Bratislavako jaietara jotzera zihoazenean auto istripu bat izan eta partaide bat ezik, beste guztiaz bertan hil ziren.

Ivan Henrys
Poloniako Rolling Stones gisa ezagunak. Ez ziren katolikoen begiko Adam Has kantariaren estilo sexual nabarmenegiagatik. Taldea desegin egin zen Has oraindik 18 urte ez zituen adin neska batekin harrapatu zutenean. Altzairuzko teloia gurutzatu zuen mendebaldean izar izateko. Ez zuen lortu eta Berlingo kaleetan ibili zen noraezean zendu zen arte.

The Gert Jonnys
Grzegorz Rokita potoloaren taldea. The Gert Jonnys mugimenduaren gospel atala litzateke. Krakoviako gazteria katolikoaren talde kuttuna izan zen. 1975. urteko udan jaiotakoei taldearen arrakasta handiena izan zen "I love Marysienka" baladaren semeak deitzen zaie oraindik. Egun Grzegorz Rokita apaiza da.