laburrak in brief
hurrengoa

surfilm fest

Iritsi da Donostiako surf zinemaldiaren aurtengo edizioa. Wes Anderson zuzendariaren Life Acuatic filmari egin dio omenaldia aurtengo jaialdiaren irudiak. Ohi duenez, mundu osoko olatuak erakusteaz gain, jaialdiak ahalegin berezia egingo du artearen eta alderdi ludikoaren alde. Erakusketak, emanaldi bereziak eta dantza egiteko musika-gauak, ekainak dakarkigun marea indartsuenean.

hurrengoa

hengki koentjoro

The balden aspalditik jarraitzen dugun argazkilaria
da Koentjoro. Zuri-be tzezko argazkilaritzaren adibide ikusgarrienetakoa egun. Haren lanen artean egin dugun aurkikuntzarik liluragarriena, ur azpiko argazkiak dira. Argi-itzal jokoek unibertso berri bat erakusteko gaitasuna dute.

hurrengoa

expogrow

Iazko edizioaren arrakasta itzelak aurten izango du segida. Expog row-ren arrakastaren ardatza, kalamu azoka bat baino ge hiago izatean ardazten da: gizarte foroa, nazioarteko izarrak eta bertakoak nahasten dituen musika emanaldi potentea (berri txarrak eta sinsemilla konfirmatuta), kale arte jarduerak, skatea eta bisitariak parte hartzeko aukera duen makina bat ekimen. Iraialren 13tik 15ra Irunen.

hurrengoa

ehz

Ekainaren 28tik 30era bitartean, gurean ospatzen den
jaialdirik errotuenean, musika eskaintza paregabeaz
gozatzeko aukera bat izango dugu. Beste askoren artean, Archive, Keny Arkana, Jimmy Cliff, Anestesia, Hola a todo el mundo, Capsula, Fer min Muguruza eta Belako taldeak bertan izango dira.

hurrengoa

prezioak

LB67 artista frantsesak produktuei jartzen zaizkien prezioen pegatinak erabiltzen ditu bere azken lanen lehengai gisa. Lan bakoitzaren balioa prezio-pegatina guztien batuketarenemaitza da. Artearen inguruko hausnarketa sinple bezain
zuzena. Chapeau!

hurrengoa

hormiga atomica

Iruñako alde zahareko Kuria kalea inurritegi artistiko eta kultural bihurtu da azken urteotan. Bertan bizi da inurri atomikoa. Gune honetan, liburuak, kafetxoa eta hainbat emanalditan parte hartzeko aukera izango duzu. Sare sozial analogikoa eta erresistentzia gunea da Hormiga Atomica.

hurrengoa

selfcontained

Michael Johansson arkitekto eta artistak obsesio berezia du espazioarekin. Tetrisa deskubritu zuzenean, bere obsesio horiek bideratzeko modua topatu zuen. Obsesio horrek, ordea, ez du ez neurririk ez tamainarik. Zure etxe inguruan neurriak hartzen ikusten baduzu, adi!

hurrengoa

hamaiketako ilustratuak

David LaFerriere ilustratzaileak, 2008. urteaz geroztik, semealabek eskolara daramaten hamaiketakoetan marrazkiak egiten ditu egunero egunero. Bere seme-alaben lagunen artean heroi bat da ziurrenik, baina apustu egingo genuke ¨munduko aita onenak¨ ez duela lagunik beste gurasoen artean.

hurrengoa

jazzaldiak

Jazz doinuek Getxo, Donostia eta Gasteizko gauak
jantziko dituzte datozen egunotan. Ez jazza soilik; azken urteotan gailendu den joerari jarraiki, mota guztietako musikak entzun ahal izango dira eszenatoki guztietan. Hamaika talde ezezagun deskubritu dugu udako jazz gauetan.

hurrengoa

cornelia konrads

Artista alemanak naturan kokatzen ditu bere instalazioak eta obrak. Gizakiak naturarekin duen harremanean oinarritzen dira haren lanak. Harrizko murruak, egurrezko hesiak... naturatik ihes egin edo naturara itzuli nahi duten elementuekin jolasten du. Eta, jolasten diogu, askotan umore puntu nabarmena dutelako Corneliaren instalazioek .

hurrengoa

yox

Artea, argazkilaritza eta moda batzen dituen jaialdiak beste edizio bat ospatuko du uztailaren lehen egunetik 5a bitartean. Yox kolektiboa aitzindaria izan zen gurean, hiru jarduera horien arteko loturen inguruan hausnarketa guneak bideratzen. Badakite modan dena ez dela pasarela, eta horregatik, heziketa eta esperimentazioa jorratzen dute beren egitasmoetan.

hurrengoa

zwap

Zorrozaurren, egitasmo eta ekintza ugari anto latzen
dira Zwap aterkipean. Sorkuntzaren alorrean zerbait
egin nahi duenarentzat, espazioa eta baliabideak
eskura izatea oinarrizkoa izaten da. Edukiak sortzea
bezain garrantzitsua delako edukiontzia proposak
izatea.